(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Tokiko maparen azterlana Arartekoari eta Comptos Ganberari aurkeztu zaie

ostirala, 2009.eko otsailak 27

Azterlanean 2014ra arteko epea ezarri da prozesu osoa egiteko



Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Nafarroako tokiko berrantolaketa administratiboaren azterlana azaldu die gaur goizean Javier Enériz Olaechea arartekoari eta Luis Muñoz Garde Comptos Ganberako presidenteari, Toki Administrazioko Departamentuan egindako bileran. Aldez aurretik, azterlan honen aurkezpena Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF) eta Nafarroako Parlamentuari egin zitzaien.


Azterlanaren arabera, berrantolaketa mankomunitateetan eta zerbitzu-elkartzeetan oinarritu behar da, eta horietan zerbitzu gehiago eskuordetu behar dira, zerbitzuok arrazionalizatzeko, hobetzeko eta kostuak merkatzeko, udalek eta kontzejuek haien nortasuna galdu gabe.


Dokumentua Toki Administrazioko Departamentuak koordinatu du, Nasursaren parte-hartze teknikoarekin, eta EIN y AFI (Estudios e Informes de Navarra y Analistas Financieros Internacionales) aholkularitza-enpresak egin du. Kontseilariak adierazitakoaren arabera, azterlanean gaur egungo egoeraren analisia egin da, eta berrantolaketa administratiboa egiteko proposamenak egin dira. Parlamentuan eztabaidatzeko irekita dago eta, beraz, ez da behin betiko testua ez erabakigarria, proposamenak bakarrik biltzen ditu. Eztabaida aurten egingo da Parlamentuan, ponentzia baten bidez.


2007ko urriaren 2an, Amelia Salanueva kontseilariak Nafarroako udalek, kontzejuek eta mankomunitateek emandako zerbitzuak hobetu eta arrazionalizatzeko ekimena aurkezteko konpromisoa hartu zuen, eta 2007ko azaroan, Parlamentuak ildo horretako ebazpena onetsi zuen.


Dokumentuak Nafarroako Lurralde Estrategian ezarritako zonifikazioa du oinarri. Horren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean 10 inguru geografiko daude: Tuterako erribera, Arga-Aragoiko erribera, Ebroko erribera, Estellerria, Tafalla-Olite Erdialdea, Zangoza Erdialdea, Pirinioen haranak, Baztan-Bidasoa, Nafarroa Atlantikoa eta Iruñako Eskualdea, eta 40 azpiinguru.


Azterlanean zehatz azaldu da Nafarroako toki entitateen gaur egungo zerbitzuen prestazioa, eta mankomunitatea eta elkartzeak formula moduan ezarri dira, Foru Komunitatean esperientzia baitute, eta udalek eta kontzejuek eskuordetutako eskumen berriak bereganatuz, administrazio-mapa berrantolatzeko aukera eskainiko baitute. Nafarroak gaur egun 272 udal eta 352 kontzeju ditu. Mankomunitateak, batzordeak eta elkartze tradizionalak gehitzen badira, 704 toki entitate daude guztira.


Modu horretan, dokumentuan elkartzeko borondatean oinarritutako eredua proposatu da zerbitzu administratiboen kudeaketa gidatzeko, besteak beste, formula hauek lortzeko: zerbitzuen elkartzeak, mankomunitateak edo partzuergoak. Beraz, ez da udalak eta kontzejuak ezabatzea proposatzen, zerbitzuen kudeaketa eskuordetzea baino.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa