(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak abal berrietan 300 milioi ematea baimendu du enpresak eta partikularrak finantzatzeko

astelehena, 2009.eko martxoak 2

Neurri hau Krisiaren aurkako Planaren barruan inbertsioari laguntzak ematera bideratutako "Aval Navarra" neurriari gehitzen zaio



Nafarroako Gobernuak 300 milioiko abalen ildoa sortzea onetsi du gaur, enpresen, autonomoen eta partikularren finantzaketa errazteko. Neurria datozen egunetan jarriko da abian, Nafarroako Gobernuak eta neurri honi atxikitzen zaizkion finantza-erakundeek lankidetza-akordioak sinatuta.


Nafarroako Gobernuaren abalek, Nafinco sozietate publikoaren bidez, Foru Komunitateko kreditu-merkatua bost jarduera-esparru nagusitan erraztu, berraktibatu eta zabaldu nahi dute: inbertsioak enpresetan; enpresa handien, ETEen eta ETE txikien zirkulatzailea; mikrokredituak autonomoentzat, merkataritza-establezimenduentzat eta enpresa txikientzat; Babes Ofizialeko Etxebizitzak erostea, eta Prezio Aske Mugatuko Etxebizitzak erostea.


Laguntza honek aldi baterako izaera du, eta gainera, enpresa handietara, ETEetara, ETE txikietara, autonomoengana, merkataritza-establezimenduetara eta enpresa txikietara zuzendutakoek arrazoizko negozio-planetan oinarritutako enpresa-proiektuen bideragarritasuna babestea dute xede. Plan horietan lanpostuak mantentzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko enplegua handitzeko konpromisoa jaso behar da, eta garapen ekonomikoan lagundu behar dute.


Lehentasunezko jarduera-ildoetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten guztiak onuradunak izango dira, sozietate publikoak, irabazteko asmorik gabeko erakundeak eta finantza-erakundeak izan ezik.


Enpresetako inbertsioen eta berrinbertsioen kasuan, Nafarroan ezarritako inbertsioak dituzten eta bi urteko antzinatasuna edo handiagoa duten enpresak onuradunak izan daitezke. Gehieneko inbertsioa milioi bat eurokoa izango da, eta berezko funtsen gutxieneko ekarpena %25 izango da. Gehieneko epea hamar urtekoa izango da.


Enpresa handien, hau da, 250 langiletik gora edo urtean 50 milioi eurotik gorako negozio-bolumena dutenen zirkulatzaileari dagokionez, laguntzen gehieneko zenbatekoa bi milioi eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.


ETEen eta ETE txikien zirkulatzailearen barruan, merkataritza-arriskuari dagokionez, onuradun bakoitzeko 500.000 euroko laguntzak emango dira guztira ETEen kasuan, eta 250.000 euro ETE txikientzat.


Autonomoei, merkataritza-establezimenduei eta enpresa txikiei bideratutako mikrokredituei dagokienez, gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.


Etxebizitza babestua (BOE eta PTE) eta prezio aske mugatuko etxebizitza erosteko, eskatzaileei salerosketako zenbatekoaren %90eko hipoteka-maileguak emango zaizkie, sinadura-eguneko euriborra gehi %0,65eko interes-tasarekin, eta gehienez 35 urteko eperako.


Akordioan lehentasunezko jarduera-ildoak garatzeko emandako kredituen eta maileguen berme-araubidea zehaztu da.


Aval Navarra


Goian deskribatutako laguntza aurretik zegoen "Aval Navarra" laguntzari gehitzen zaio. Azken hori krisiaren aurkako planaren barruan sartzen da eta horren xedea enplegua sortzen duen inbertsioa babestea eta kostuari eta epeari dagokienez ETEen beharrizanetara egokitutako finantzaketa ematea da. "Aval Navarra" laguntzan industria-inbertsiorako, nekazaritzako elikagaiak aldatu eta merkaturatzeko eta enpresa txiki eta ertainen turismo-azpiegiturak sortu eta modernizatzeko legean ezarritako laguntzetara bildu daitezkeen jardunak jasotzen dira.


Gogoan izan behar da orain arte bi "Aval Navarra" onetsi direla, bata automobilaren enpresa laguntzaile bati eta bestea plastikoak egiten dituen enpresa bati, eta 187.680 eta 561.485 euro eman direla, hurrenez hurren. Bi zenbatekoak enpresak aurreikusitako inbertsioaren %60 ziren, "Aval Navarra" neurriak ematen duen gehieneko ehunekoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa