(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Itoizko presa-oineko zentral hidroelektrikoa inauguratu dute Sanz presidenteak eta Espinosa ministroak

astelehena, 2009.eko martxoak 2

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko ministro Elena Espinosak Itoizko presaren oinean eraikitako zentral hidroelektrikoa inauguratu dute gaur arratsaldean; horrek esan nahi du ustiaketa martxan jarri dutela, behin betiko.



Gero, Nafarroako Kanala egiteko bi instituzioen arteko hitzarmenaren eguneratzea sinatu dute.


Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Álvaro Miranda Simavilla, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; Laura Alba Cuadrado, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria; eta Begoña Sanzberro Iturriria, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.


Zentralaren ezaugarriak




Zentral hidroelektrikoan 15.159.260 euro inbertitu dituzte, Canal de Navarra SA (CANASA) sozietatearen bitartez; sozietatearen %60 Estatuko Administrazio Nagusiarena da eta %40 Foru Gobernuarena.


Zentralaren proiektua eta obrak aldi baterako enpresa elkarte batek egin ditu; elkartea hauek osatzen dute: Befesa Construcción y Tecnología Ambiental eta Iberdrola, Ingeniería y Consultoría, SAU (Iberinco).



Zentralak Itoizko urtegiaren emaria baliatzen du ekoizpen hidroelektrikorako; urtegia ofizialki ustiatzen ari dira dagoeneko, betetze fasea amaituta. Zentralaren potentzia 28,4 megawattekoa izango da, urteroko gehieneko ekoizpena orduko 125.000 megawattekoa, eta emari izendatua segundoko 30m3-koa.


Sanz presidenteak eta Espinosa ministroak ( irudia handitu )

Zentralari, 2010ean, Nafarroako Kanalaren hasieran dagoen zentralaren ustiaketa gehituko zaio, emariak hobeto aprobetxatzeko; emari horiek gero Kanalean erabiliko dira.


Kanalaren eguneratze hitzarmena


Zentral hidroelektrikoa inauguratu ondoren, Sanz presidenteak eta Espinosa ministroak Nafarroako Kanala egiteko bi erakundeek sinatuta daukaten lankidetza hitzarmena eguneratzeko erabakia sinatu dute.


Hitzarmen horretan, behin Nafarroako Kanaleko obren %50 baino gehiago abian jarrita, Canal de Navarra SA sozietatea sortzearekin batera eta gestio zuzeneko hitzarmenaren garapena medio gehitzen joan diren alderdi garrantzitsuenak jaso dira, batik bat gai hauen ingurukoak: Nafarroako Kanalaren obrak finantzatzeko eta ustiatzeko egitura, pixkanakako martxan jartzea eta zentral hidroelektrikoak gehitzea.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa