(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta Turespañak hitzarmena sinatu dute atzerriko turismo-sustapenerako

asteartea, 2009.eko martxoak 3

Joan Mesquida Estatuko Turismo idazkariak paradore berria hartuko duen Iratxeko monasterioa eta Arellanoko Las Musas erromatar herria bisitatu ditu jarraian



Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak eta Joan Mesquida Ferrando Turismoko Estatu idazkariak eta Turespañako presidenteak 2009. urtean elkarrekin nazioartean –Frantzia, Italia eta Portugal- publizitate-kanpaina bat egiteko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Iruñan. Horrekin batera, bestelako sustapen-jarduerak egingo dituzte Nafarroara etor daitezkeen atzerriko turistei bideratuta. Gehieneko aurrekontua 400.000 eurokoa da, eta bi erakundeek ehuneko 50 haien gain hartu dute.


Inbertsioa Bitartekoen Planaren arabera banatuko da. Hain zuzen ere, plan hori Espainiako Turismo Institutuak eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak elkarrekin egingo dute, eranskinean ezarritako merkatuak errespetatuz. Plana informazio orokorreko egunkarietara, igandeetako eranskinetara eta informazio orokorreko aldizkarietara bideratuta egongo da batez ere.


Publizitate-jarduera bateratu horrek Nafarroako turismo-sustapenari erantzuten dio eta Turespañak nazioarteko kanpainetan erabiltzen duen lay out izenekoa erabiliko du, hau da, titularra eta testu berezia Nafarroa jomugarako eta bertako turismo-produktuetarako, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak zehaztuta. Horrez gain, Espainiako Turismo Institutuaren eta Departamentuak, aldez aurretik Turespañarekin adostuta, zehazten dituen logoak izango ditu. Espainiako Turismo Institutuak jarduera bateratu honetako irudiak 2009. urtean garatuko duen nazioarteko kanpaina orokorrean erabili ahal izango ditu.


Hitzarmena sinatu ondoren, Juan Ramón Corpas eta Joan Mesquida Iratxera abiatu dira eta monasterioa bisitatu dute. Monasterio horretan Foru Komunitateko bigarren paradore nazionala kokatuko da.


2003ko maiatzaren 4an Nafarroako Gobernuak eta Turespañak esparru-hitzarmena sinatu zuten paradorea eraikitzeko. 2006ko apirilean Foru Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrari Iratxeko Santa Maria monasterioaren erabilera lagatzeko akordioa sinatu zuen. Lagapenaren epea 50 urtekoa izango dela eta epe hori luzatu egin daitekeela finkatu zen. 2007ko martxoan monasterioa Estatuko Administrazio Orokorraren Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzari emateko akta sinatu zen. Ekitaldi berean, higiezinak Espainiako Turismo Institutura atxikita geratu ziren.


2009ko abuztua eta iraila bitartean betearazpen-proiektua egin eta onestea aurreikusita dago, eta obren lizitazioa 2009ko azken lauhilekorako aurreikusi da. Obren esleipena 2009. urtearen amaieran egitea eta obrak 2010ean hastea kalkulatzen da. 2010 eta 2013 bitartean aurreikusitako inbertsioa 15,5 milioikoa da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa