(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Auzitegi Nagusiak "lehentasunezko zerrenden" legitimitatea bermatzen du

ostirala, 2009.eko martxoak 6

Adierazi du Hezkuntza Departamentuak negoziatu zuela Hezkuntza Ituna sinatu zuten sindikatuekin, baina ez zutela akordiorik lortu



2007. urtearen erdialdera, bost sindikatuk eta Hezkuntza Departamentuak "Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007-2011 Ituna" onartu zuten, Hezkuntza Kontseilariaren abenduaren 27ko 228/2007 Foru Aginduaren aurka. Orain, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak, otsailaren 26ko 110/2009 epaian, erabaki du ez onartzea bost sindikatu horiek ezarritako errekurtsoa.


Foru Agindu horrek aurreko beste bat (OF 156/2005) aldatu zuen eta agindu hark ondorengoa onartzen zuen: "Hezkuntza Departamentuko irakaskuntza postuak aldi baterako kontratazioaren bidez hartzea nahi dutenen zerrendak kudeatzeko arauak". Hain zuzen ere, bitarteko irakasleak kontratatzeko zerrendak dira.


Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, Hezkuntza Departamentuak, kontratazioak bizkortze aldera, plazarik gabeko gainditutakoen lehentasunezko zerrendak prestatu zituen, eta hori Zuzenbidera egokitzen da.


Era berean, epaian gehitzen da ez zirela urratu askatasun sindikalaren eta negoziazio kolektiboaren eskubideak, ezta ere enplegu publikoko deialdietako berdintasun, gaitasun eta meritu propioen gaineko eskubideak.


Jakina denez, Hezkuntzarentzat beharrezkoa da oposizioa gainditzea, lehenik eta behin, aldi baterako kontratazioko postua lortzeko. Dena den, lehen zerrenda (lehentasunezkoa) horri beste bigarren batzuk gehitzea aurreikusi du Departamentuak, irakasle gehiago kontratatu ahal izateko, lehentasunezko zerrenda osatzen dutenak baino pertsona gehiago behar diren kasuan.


Hezkuntza Departamentuak ondorengoa proposatu du:


1 Oposizioan gainditutakoen lehentasunezko zerrenda, plazarik ez dutenena.


2 Egun indarrean dauden zerrendetan dauden izangai guztiek osatutako zerrenda orokorra.


3 Izangaien aurretiko zerrenda, zerrendan sartzeko eskaera aurkezten dutenekin osatua.


Larrialdi-kasuan, Hezkuntzak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eskatu ahal izango dio irakaskuntzarako beharrezko baldintzak betetzen dituzten enplegu-eskatzaileen zerrenda, eta, salbuespen gisa, larrialdiagatik eta gainerako zerrendatan izangairik libre ez dagoen kasuan, kontratazio espezifikoak egin ahal izango dira, eta horiek zerrenda orokorrean sartuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa