(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidentea zortzi finantza-erakunderen arteko akordioa sinatzeko ekitaldiaren buru izan da; akordio horren bidez, bermeen ildoa irekiko da, 1.135 milioi euroko eragiketak egin ahal izateko

asteartea, 2009.eko martxoak 10

Neurri horren bidez, Nafarroako enpresek 500 milioi eurotik gorako zirkulatzailea eskuratu ahal izango dute, eta herritarrek 600 milioi eurotik gorako maileguak eskuratu ahal izango dituzte etxebizitza babestuak erosteko



Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea zortzi finantza-erakunderekin lankidetza-akordioa sinatzeko ekitaldiaren buru izan da. 300 milioi euroko bermeen ildoa irekiko da, enpresei, autonomoei eta partikularrei zuzenduta. Testua gaur goizean sinatu dute Nafarroako Jauregian Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta finantza-erakundeetako ordezkariek.


Berme horien bidez, Nafarroako enpresek 500 milioi eurotik gorako zirkulatzailea eskuratu ahal izango dute, eta herritarrek 600 milioi eurotik gorako maileguak eskuratu ahal izango dituzte etxebizitza babestuak erosteko. Horren arabera, Gobernuaren bermeei esker, 1.135.000.000 eurotik gorako finantza-eragiketak egin ahal izango dira.


Guztira zortzi finantza-erakundek sinatu dute akordioa, eta horien izenean, pertsona hauek bertaratu dira: Caja Navarra, Joaquín Arbeloa Álvarez (zuzendariordea); Caja Rural Navarra, Juan María Ayechu (zuzendariordea); BBVA, Jorge Luis Redondo Alzueta (Nafarroako lurralde-zuzendaria); Caja Laboral Navarra, Alfonso García Liberal (eskualde-zuzendaria); Banco Santander, Pedro Luis Gimeno Moncayola (eskualde-zuzendaria); Banco Popular, José Antonio Rego Galante (eskualde-zuzendaria), Banco Guipuzcoano, Ricardo Martínez de Ilarduya (inguruko burua); Ibercaja, José Luís Ollero Azofra (eskualde-zuzendaria).


Gaur sinatutako akordioa dela bide, erakunde bakoitzak enpresen, autonomoen eta partikularren kreditu- eta mailegu-eskariei erantzuteko gordailuak erreserbatuko ditu, Gobernuak bermatuta, Nafincoren bidez, 908.910.000 euroko zenbateko osoaren truke, aurreikusitako kopuru osoaren %80. Izan ere, gaur sinatutako akordiora erakunde gehiago atxikitzea espero da.


Zehatz esanda, Gobernuaren berme-ildo honi esker emango diren kredituetarako, erakunde bakoitzak erreserbatutako zenbatekoak hauek dira: Caja Navarra, 381.360.000 euro; Caja Rural, 229.270.000 euro; BBVA, 90.800.000 euro; Caja Laboral, 88.530.000 euro; Banco Santander, 69.235.000 euro; Banco Popular, 29.480.000 euro, Banco Guipuzcoano, 7.750.000 euro; IberCaja, 12.485.000 euro.


Sanz presidenteak, sinadura-ekitaldian erakundeei "eskerrak" eman dizkie lankidetzan aritzeagatik, eta Gobernua krisi ekonomikotik ateratzeko "pauso egokiak" ematen ari dela adierazi du eta, batez ere, ahalegin guztiak lanpostuen galera saihestera bideratzen ari dela.


Gogoan izan behar da Nafinco sozietate publikoaren bidez kudeatutako berme hauen xedea Foru Komunitateko kreditu-merkatua erraztu, berraktibatu eta zabaltzea dela, bost jarduera-esparru nagusitan: inbertsioak enpresetan; enpresa handien, ETEen eta ETE txikien zirkulatzailea; mikrokredituak autonomoentzat, merkataritza-establezimenduentzat eta enpresa txikientzat; babes ofizialeko etxebizitzak erostea, eta prezio aske mugatuko etxebizitzak erostea.


Laguntza hauek aldi baterako ezarri dira eta, gainera, enpresa handietara, ETEetara, ETE txikietara, autonomoengana, merkataritza-establezimenduetara eta enpresa txikietara bideratuta daudenei dagokienez, funtsezko helburua oinarrian arrazoizko negozio-planak dituzten enpresa-proiektuen bideragarritasuna laguntzea da. Proiektu horietan lanpostuak mantentzearen zein Nafarroako Foru Komunitatean enplegua handitzearen aldeko konpromisoa jasoko da, eta garapen ekonomikoari lagunduko zaio.


Jarduera-ildo bakoitzean ezarritako betekizunak betetzen dituzten guztiak onuradunak izango dira, sozietate publikoak, irabazteko asmorik ez duten erakundeak eta finantza-erakundeak izan ezik.

Dokumentazioa:
Importe por entidades bancarias y conceptos.
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa