(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta Red Electrica de España enpresak garraio instalazio berriak egitea adostu dute

asteartea, 2009.eko martxoak 10

Energia berriztagarriaren sorkuntza %30 handituko duen lankidetza protokoloa sinatu baino lehen, Muru Artederretako azpiestazio berria inauguratu dute



Gaur eguerdian, Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak eta Red Electrica de España enpresako presidente Luis Atienza Sernak jarduera protokolo bat sinatu dute Nafarroako Jauregian. Era horretan, bi alderdiek hitz eman dute elkarlanean arituko direla argindarra garraiatzeko instalazio berriak egiteko, ahalik eta lasterren. Alde horretatik, sistemaren ahalmena hobetzen duten instalazioak garatuko dituzte , erregimen bereziko sorkuntza handiagoa izan dadin Nafarroan. Zehazki, 2016rako energia berriztagarriaren sorkuntza 1.536 Mw-ekoa izango da; orain 1.088 Mw daude instalatuta.


Halaber, sinatzaileek hitz eman dute Nafarroako Gobernuaren esku dauden erregimen bereziko sorkuntzarako instalazioen izapide administratiboak koordinatuko dituztela, argindarrari buruzko araudian agertzen diren sorkuntza instalazioetarako sarrera eta konexio prozeduren arabera.
Red Electrica de España, Garraio Sarearen 2016rako Plangintzari jarraiki, konexio ahalmenak berrikusten ari da. Horretarako erabiltzen dituzten irizpideen helburua da sistemaren segurtasunarekin bat datorren erregimen bereziko sorkuntza ahalik eta gehien integratzea, energia politika berria kontuan hartuta. Gauzak horrela, 2016rako, Red Electrica de España enpresak Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren esku utziko ditu (departamentu hori baita elektrizitate alorrean eskumena duena) Nafarroako erregimen bereziko sorkuntzaren konexio ahalmena, batetik, eta sorkuntzaren integrazioa maximizatzen duten zona eta nodo aukerak, bestetik; hori, Nafarroan energia berriztagarriaren sorkuntza 1.536 Mw-ekoa izan dadin 2016an. Gaur egun, instalatutako energia berriztagarriaren ahalmena 1.088 Mw-ekoa da.

Orobat, Nafarroako Gobernuak eta Red Electrica de España enpresak beste konpromiso bat hartu dute: enpresak Nafarroako argindarraren garraio sarean eraiki behar dituen instalazioak (unean-unean indarrean dagoen plangintzan jasotakoak, batik bat Nafarroako Gobernuaren esku daudenak) baimentzeko izapide administratiboak koordinatzea eta sustatzea.




Muru Artederreta







Protokoloa sinatu aurretik, Nafarroako Gobernuko eta Red Electrica de España enpresako presidenteak Muru Artederretako azpiestazio berriaren inaugurazio ekitaldira bertaratu dira. Instalazio horren helburuak hauek dira: lehenik, Iruñako eremuko banaketa sareari 400 Kw gehitzea, garraio saretik, eta sarea handitzea (era horretan argindar horniketa fidagarriagoa, seguruagoa eta hobea izango da); bigarrenik, eremuko instalazioetan sortzen den energia berriztagarria garraio sarera lotzeko aukera ematea, batik bat energia eolikoa; hirugarrenik, Aragoiko, Nafarroako eta EAEko garraio sarea sendotzea; eta azkenik, Nafarroan oro har sortutako energia garraio sarera lotzeko aukera ematea.






Aipatu azpiestazioa Ministerioak onartutako plangintzan dago jasoa. Plangintzak honako helburu hauek ditu: garraio sarea sendotzea, kantabriar erlaitza zeharkatzen duen iparraldeko ardatzean lanean jarraitzea eta Nafarroan, batik bat Iruñan, horniketa bermatzea. Azpiestazioko instalazioei esker, gainera, han sortutako erregimen bereziko energia bideratu daiteke; energia sortzen da, batez ere, San Esteban I, San Esteban II, Etxague eta Alaitz parke eolikoetan. Lau parke eoliko horien potentzia 102,93 Mw-ekoa da.




Laster hiru parke eoliko berri lotuko dira, baina ez dira energia banatzeko izango, enpresek ikerketak egiteko baizik: Alaitz (Acciona), Barasoain (Acciona) eta Las Balsas (CENER).





Muru Artederretako azpiestazioan bi parke daude, bat 400 Kw-ekoa eta bestea 220 Kw-ekoa. Azpiestazioaren ondoan parke bat eraiki dute, sustatzaile eolikoena.






Horrez gain, zirkuitu bikoizteko linea bat egin dute, 400 Kw eta 60 kilometro luzekoa; linea horrek Castejongo eta Muru Artederretako azpiestazioak lotzen ditu. Gainera, dagoen azpiestazioa handitu dute (400 Kw-eko parke bakarra dago), zirkuitu bikoitza azpiestazioan sartzeko. Azpiestazioaren ondoan ziklo baterako zentralak eraiki dituzte eta zentral horietan sortzen den energia azpiestazioa medio lotzen da garraio sarearekin.

Dokumentazioa:
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa