(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako lurralde-informaziorako web orrietan 26 milioi datu-eskaera baino gehiago egin ziren 2008an

asteazkena, 2009.eko martxoak 11

Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistema Koordinatzeko Batzordeak (SITNA) Geoportal izenekoaren prestazioak hobetzea eta toki erakundeen Datu Espazialen Azpiegiturak sustatzea adostu du



Nafarroako lurraldeari buruzko informazioa ematen duten web orrietan 26 milioi kontsulta baino gehiago egin ziren 2008an. Horrez gain, Geoportal (http://sitna.navarra.es/geoportal) izeneko web orrian, joan den abendutik Foru Komunitateko lurralde-datuen eskaintza osoa biltzen duen web orrian, urtarrilean eta otsailean, 2,9 milioi eskari jaso ziren.


Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistema Koordinatzeko Batzordeak (SITNA) urteroko bileran 2008an garatutako lana baloratu du eta 2009rako helburuak definitu ditu, besteak beste, SITNAren web orria ordezten duen Geoportal izenekoaren prestazioak hobetzea. Modu horretan, datu berriak eskainiko dira, hala nola hezkuntza-, osasun- eta turismo-zerbitzuen kokapenari buruzkoak. Gogoan izango dugunez, Geoportal helbideari esker herritarrari nabigazioa errazten zaio, eta berrikuntza aipagarrienen artean, SITNAMAP dago, deskargatzeko moduko programa bat, mapa berriak editatzeko aukera ere ematen duena.


Era berean, 2009an SITNAk lurralde-informazioa PDA, telefono mugikor, eta abarren bidez zabaltzea ahalbidetzen duten erremintak ezarri nahi ditu. Beste helburu bat Toki Administrazioen Sisteman sartzea izango da. Hori dela eta, Datu Espazialen Azpiegiturak sustatuko dira modu esperimentalean.


Batzordeak, duela gutxi egindako bileran, 2007-2010 Plan Estrategikoaren urteroko planei esker SITNAren garapena epe ertainean orientatzen ari dela egiaztatu zuen. 2008. urtean, aurrerapenak lortu ziren, hala nola Nafarroako ortoargazkiak (hegazkinetik ateratako irudiak) argitaratzea -gaur egun Geoportal helbidean ikus daitezke-. Era berean, bisoreen (kontsulta, kudeaketa eta analisi eginkizunak errazteko erremintak) eskaintza handitu zen, eta Euradin (helbideen harmonizazioa, Nafarroa buru dela) eta Nature Sdi Plus (ingurumenari buruzko datu-baseak harmonizatzeari buruzkoa) Europako proiektuak abiatu ziren

.

2008ko balantzea eta 2009ko helburuak


2008an, SITNAk lankidetza-akordioak egin ditu Institutu Geografiko Nazionalarekin Corine Land Cover 2006 (lurzoruaren okupazioaren bilakaera Nafarroan 2000. urtetik) garatzeko, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Acciona Energíarekin.


Era berean, SITNAk Sistemaren garapena ezagutzeko interesa zuten atzerriko lau delegazio hartu zituen –elkarte edo gobernu nazionalak edo erregionalak-: Russian GIS Association, Antioquia (Kolonbia), Polonia eta Costa Rica; eta hamar kongresutan edo ekitaldi teknikotan parte hartu zuen, besteak beste, GTIDEE (Madril), Top Cart 2008 (Valentzia), GSDI 2008 (Trinidad), XIII Congreso Nacional de Tecnologías de la Información Geográfica (Las Palmas), eta JIDEE 2008 (Tenerife). Abenduaren 12an Tracasan egindako SITNA 2008 Jardunaldia ere sustatu zuen.


Ekitaldi honetan, SITNAk hurrengo hauek lortu nahi ditu: lurralde-informazioa arautzeari buruzko foru-dekretu bat onestea; Nafarroak Sistema Kartografiko Nazionalean eta Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegituran duen eginkizuna definitzea; SITNAko Ezagutzaren eta Partaidetzaren Atariari bultzada berria ematea (PCyP); Sistemak inguruan izango duen agertoki teknologiko berria definitzea; Nafarroako 2009ko Ortoargazkia argitaratzea; udal mugen definizioari aurre egitea; Nafarroako Datu Espazialen Azpiegiturari buruzko weba berritzea (IDENA); Nafarroa Espainiako IDEren garapenean leku nabarmenean kokatzea; eta aipatutako Europako proiektuak gauzatzea.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa