(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernua langile publikoen ordainketa-sistema aldatzea eta gastua kontrolatzeko neurriak sartzea planteatzen ari da

osteguna, 2009.eko martxoak 12

Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera berrian, Administrazioak neurri horien aplikazioan aurrera egiteko borondatea agertu du "adostasun albait handienarekin"



Foru Komunitateko Administrazioak Funtzio Publikoaren Mahai Orokorreko ordezkari sindikalei proposamen berria aurkeztu die gaur, langile publikoen ordainketa-sistemaren egitura-izaerako eraldaketak planteatuz, helburuak betetzeari eta etekinei lotuta. Era berean, langileen arloan gastua arrazionalizateko neurriak sartzea defendatu du, lanpostuen birmoldaketen, berresleipenen eta birziklatzeen bidez.


Nafarroako Gobernuak eskatuta deitu den bilerara, Gregorio Eguílaz Gogorza Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaz gain, Administrazioaren aldetik mahai sektorialak dituzten sektoreetako ordezkariak ere joan dira (Gizarte Gaiak, Hezkuntza, Barnea, Justizia eta Osasuna).


Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzura lan egiten duten langileen lan-baldintzei buruzko proposamenean, Gobernuak defendatzen du adierazitako neurriak hartzeko "unea iritsi" dela, ez bakarrik gaur egungo egoera ekonomikoaren eraginez, baizik eta "batez ere, Administrazioaren funtzionamendua modernizatzeko beharra dagoelako, Nafarroako gizarteak eskatzen duenarekin bat etorriz".


Langileen arloko gastua ez handitzea oinarri hartuta, Administrazioak sindikatuei eraldaketa horien "aplikazioan aurrera egiteko borondatea" adierazi nahi die "adostasun albait handienarekin".


Lan publikoa antolatzeko neurriez eta izaera estrukturaleko beste neurri batzuez gain (lanbide- eta administrazio-karrera izaera orokorrarekin ezartzea langile finko guztientzat, besteak beste), proposamenean ordainketa-izaerako beste neurri batzuk (%2ko igoera 2009an) eta laneko bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza bateratzeko beste neurri batzuk ere jaso dira. Ildo horretatik, unitate jakin batzuetan lana malgutzeko neurriak ezartzeko aukera jaso da, hala nola ordutegi malgua eta telelana.


Lanaren bolumen osoa ez handitzea oinarri hartuta, Administrazioak egonkortasuna handitzea, lan-eskaintza publikoen kudeaketa-prozesuak sinplifikatzea edo osasun arloko langileen hautaketa-prozesuetan lehiaketa-fasearen berrikuspena egitea proposatu du. Dokumentura bildutako beste berrikuntza batzuk funtzionarioen antzinatasun-saria kontratupeko langileengana hedatzea eta bizitza- eta istripu-aseguruetan finkatutako kalte-ordainak hobetzea dira. Proposamenean hiru urteko indarraldia planteatu da, 2009ko urtarrilaren 1a eta 2011ko abenduaren 31a bitartean.

Dokumentazioa:
Propuesta completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa