(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Larrialdi Agentziako eta II Zabalguneko osasun zentroko ehun langile baino gehiagok sute simulazio batean parte hartu zuten

osteguna, 2009.eko martxoak 12

Joan den asteartean, martxoaren 10ean, sute simulazio bat egin zuten Nafarroako Larrialdi Agentziaren eta Iruñako II Zabalguneko osasun zentroaren eraikinean. Helburuak: bi zerbitzuetako langileek jakitea alarmek nola jotzen duten, ze ebakuazio bide dauden eta larrialdietan nola jokatu behar duten.



Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen arabera, enpresa guztiek eduki behar dute beren babes plana. NLA dagoen eraikinean langileak prestatzen hilabete egin dute, guztiek izan dezaten planaren berri.


Lehendabizi, Babes Zibileko teknikariek SOS Nafarroa-112 aretoko, administrazioko eta osasuneko langileei azaldu zieten eraikina uzteko ze bide dauden eta nola jokatu behar duten, lanpostuaren arabera. Gero, alarma proba bat egin zuten. Asteartean, eguerdiko 14.00etan, simulazioa egin zuten eraikin guztian, eta osasun zentroan hitzordua zuten gaixoek ere parte hartu zuten.


NLAren eraikina sektoretan banatuta dago: Agentziaren bi solairuak konpartimentu estankoak dira, berezko sarrera, irteera eta horniketa sareak dituzte. Eraikinaren beste sektorean suteren bat izanez gero, SOS Nafarroa aretoan ez luke eraginik izango, hasiera batean, eta, beraz, denbora gehiago edukiko lukete istripuari aurre egiteko. Dena den, Babes Planaren arabera, aretoan jarduera erdira jaitsiko litzateke: langile batzuk larrialdi deiak hartzen egongo lirateke eta gainerakoak larrialdia zertan den eta nondik irten behar duten aztertzen. Helburua da azken momentura arte hiritarrei arreta bermatzea.


Aretoa utzi behar izanez gero, Foru Poliziaren Aginte eta Kontrol Zentroan bost postu daude 112 deiak hartzeko; eta sistema informatikoa eteten bada (zaila da, behar bezala babestuta dagoelako), Cordobillako suhiltzaile etxe berrian jarriko diren 21 terminaletan jasoko dira deiak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa