(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Carlos Perez-Nievasek Zarrakazteluko Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko eta berritzeko obrak inauguratu ditu

ostirala, 2009.eko martxoak 13

Hezkuntza kontseilari Carlos Perez-Nievasek Zarrakazteluko DBHko Institutua handitzeko eta berritzeko obrak inauguratu ditu gaur goizean. Handitzea Institutuko lurren barruan egingo dute, Mikel Gesta Cilveti eta Ion Koldo Albeniz Ferreras arkitektoek idatzitako proiektuaren arabera.



Kontseilariaz gain ekitaldira bertaratu dira Institutuko zuzendari Jorge Martínez de Morentin, Zarrakazteluko alkate Julio Prieto, herriko agintariak, Hezkuntza Departamentuko arduradunak eta Eskola Kontseiluko kideak. Ikasle talde batek, musika joaz, inaugurazioa girotu du.


Handitzeko eta berritzeko espazioak




Obren helburua da espazio berriak sortzea, barruko zenbait gune berritzea eta Institutuaz aparteko sarrera bat egitea. Handitzea behe solairuan, lehen solairuan eta bigarren solairuan egingo da: solairu bakoitzari 176,98 m²-ko azalera eraikia gehituko zaio. Gauzak horrela, eraikinak 475,07 m2 erabilgarri gehiago izango ditu, guztira.




Behe solairuan egongo dira 106,28 m²-ko tailerra, tailerrerako biltegia, bi bulego, mintegi bat, garbiketa gela, ataria, banaketa gune bat eta Instituturako sarrera berria.




Lehen solairuan honako hauek egongo dira: 81,14 m²-ko musika gela, bi laguntza gela (PTE eta UE), bereizketak egiten direnerako bi gela, ikasleentzako komunak, irakasleentzako komunak, korridorea, ataria eta Lehen Hezkuntzako liburutegia (berrituta).




Azkenik, bigarren solairuan egongo dira 78,60 m²-ko laborategi bat, curriculum dibertsifikaziorako gela, bulego bat, Batxilergoko liburutegia, ikasleentzako komunak, korridorea eta ataria.




Zarrakazteluko Ikastetxe Publikoa eta Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko obrak Construcciones Martínez Chivite SA enpresari esleitu zizkioten; obretarako aurrekontua 490.000 eurokoa da.


Institutuko datuak


Zarrakazteluko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak DBHko 1. mailatik 4. mailara 226 ikasle (12 taldetan banatuta) eta 32 irakasle dauzka. Institutuak duela gutxi proposatu du Valle de Aragon izena hartzea. Ikasleak dira Zarrakaztelukoak, Figarolekoak, Melidakoak, Murelukoak, Arradakoak eta Santakarakoak. Institutua Martzillako Bigarren Hezkuntzako Marques de Villena Institutuaren mende dago.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa