(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz “Navarra Gourmet, vive las verduras” nazioarteko azokaren aurkezpen-ekitaldiaren buru izan da

ostirala, 2009.eko martxoak 13

Iruñan egingo da maiatzaren 18, 19 eta 20an, eta Foru Komunitatean urte osoan egiten diren gastronomia-ekitaldiak bilduko ditu


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Iruñan maiatzaren 18, 19 eta 20an egingo den “Navarra Gourmet, vive las verduras” nazioarteko azokaren aurkezpen-ekitaldiaren buru izan da. Nafarroan orain arte egindako ekitaldi gastronomiko handiena izango da; izan ere, hitzordu bakarrean, urte osoan Foru Komunitatean bereizita egin diren nekazaritzako elikagaien inguruko ekitaldi guztiak bilduko ditu.


Azoka Nafarroako Gobernuak antolatu du Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusia duten dozena bat elkarte, erakunde, enpresa eta kontseilu arautzailerekin baino gehiagorekin lankidetzan. Horiek ere ekitaldian egon dira, baita Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria ere.


Ekitaldi horren helburuak Nafarroa erreferentziako eskualde gastronomiko moduan bultzatzea eta Foru Komunitateko sukaldaritza eta produktuak nazioartean ezagutaraztea, ekimenak biltzea eta ahaleginak eta bitarteko ekonomikoak murriztea dira. Kalkuluen arabera, Nafarroako Gobernuak 400.000 euro aurreztuko ditu ekitaldi guztiak bakar batean pilatuta, kongresuaren aurrekontua 550.000 eurokoa baita.


Azokak ukitu profesional handia du, eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei eta hornitzaileei bideratuta dago, baita kritikari gastronomikoei, sukaldariei eta ostalaritzako profesionalei ere, baina herritar guztiei irekitako jarduerak eta ekitaldiak ere egingo dira.


Programa maiatzaren 17an hasiko da Tuteran. Herrian irekitze-pregoia egingo da, eta omenaldia egingo zaie Orden del Volatín elkarteari eta Tuterako Ciudad Agroalimentaria-ri, Erriberako barazkien eta baratzearen kalitatea eta aitorpena zabaltzen egin duten lanarengatik.

Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, ekitaldiak Iruñako Baluarten egingo dira. Bertan, hiru egunetan, azoka egingo da, eta 20an amaituko da. “Navarra Gourmet” izenarekin, aurten hurrengo hauek egingo dira: “III Congreso Internacional Navarra Gourmet, vive las verduras”; “XXI Salón Profesional de la Hostelería de Navarra”; Tuterako Ciudad Agroalimentaria-ko urrezko dominen III. edizioa; “Eva” sarien laugarren edizioa; “Alimenta 2009” jakien eta edarien hirugarren erakusketa; Zinemaren eta Gastronomiaren VI. Erakusketa; eta Blogerren I. Topaketa.


Horrez gain, bertaratzen diren guztientzat, hurrengo hauek egingo dira: Nafarroako Pintxoen eta Ardoen II. Ibiltokia; jardunaldi gastronomikoak Foru Komunitateko jatetxeetan; tailerrak eta produktuen dastaketak; eta Nafarroako sukaldaritzako plater tipikoen lehiaketa, sozietate gastronomikoei zuzenduta. 

Dokumentazioa:
Berri Osoa.doc
Programa Navarra Gourmet
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa