(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiek elkarlanean aritzea adostu dute Nafarroako abiadura handiko korridorea mamitzeko

ostirala, 2009.eko martxoak 13

Sanz presidenteak eta PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek gaur sinatu dute akordioa, Nafarroako Jauregian



Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak akordio bat sinatu dute Sanz presidenteak Espainiako Gobernuari egindako proposamena garatzeko elkarlanean aritzeko, "modu aktiboan eta ahal bezain laster". Helburua da Nafarroako abiadura handiko korridorea "ahal bezain pronto definitzea, finantzatzea, planifikatzea eta egikaritzea".


Nafarroako Jauregian, Sanz presidenteak eta PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusi Roberto Jimenezek elkarlanean aritzeko konpromisoa sinatu dute, erakunde gisa eskumena baitute horretarako. Bi alderdien asmoa da AHT egin dadin lortzea eta finantzaketa eredua Hitzarmen Ekonomikoa medio definitzea. Gauzak horrela, erabaki dute Espainiako Gobernuari eskatzea "izapideak arintzea, oztopoak gainditzea, Nafarroako Gobernuak egindako proposamenak aztertzea eta Ministro Kontseiluan proiektua onartzea, gero akordioa sinatzeko".


Itunean, Nafarroako Gobernuak eta PSN-PSOE alderdiek aitortu dute "garrantzitsuena ez dela bitartekoa, xedea baizik", eta "xede bakarra" korridorea egitea dela.


Arrazoien azalpenean, alderdiek azpimarratu dute AHT "Foru Erkidegorako oinarrizko azpiegitura dela, bai bidaiarien joan-etorriak hobetzeko, bai ekoizpen ehunaren lehiatzeko gaitasuna handitzeko". Gainera, "Nafarroako gizarte osoaren eskaria da" eta eskari horrek Foru Parlamentuan "isla handia du".


Akordioaren sinatzaileen iritziz, "ezinbestekoa" da azpiegitura horrentzat konponbidea bilatzea. Izan ere, Diputatuen Kongresuan Solbes ministroak egindako adierazpenen ondoren, "nafar biztanleak kezkatuta daude, eta Espainiako eta Nafarroako gobernuak hitzarmena noiz sinatuko duten zain, hitzarmen horren berri eman baitute bai Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak, bai Sanz presidenteak".


Nafarroako Jauregian egindako prentsaurrekora honako hauek ere bertaratu dira: Nafarroako Gobernuaren aldetik, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla; eta, PSNren aldetik, Jose Luis Izco, Antolaketa idazkaria.



Dokumentazioa:
Berri Osoa
Gobierno de Navarra-PSN
Ver rueda de prensa
Escuchar rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa