(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du Santiago Bideko autobia eta Logroño lotzeko obrek eragindako ondasunak eta eskubideak bereganatzea

astelehena, 2009.eko martxoak 16

Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko 734.413 euroko gastua egin beharko du; zenbateko horretatik 234.413 euro aurtengo aurrekontuan sartu dituzte eta gainerako 500.000 euroak datorren urtekoan


Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki baten arabera, Santiago Bideko autobia eta Logroño lotzeko obrek eragindako ondasunak eta eskubideak eskuratzea premiazkoa da. Zehazki, autobidea LO-20 eta N-232 errepideekin lotzeko obretakoak.

Obrak Nafarroa 2012 Planean sartuta daude eta urtarrilaren 12an Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak sinatutako hitzarmenaren arabera ari dira egiten. Hitzarmena adostu zuten, batetik, hiru errepide horiek lotzeko proiektuko eraikuntza jarduerak kuantifikatzeko eta programatzeko; eta bestetik, bi administrazioen partaidetza zehazteko.

Jarduerak bi eraikuntza proiektu bereizietan daude banatuta. Proiektu bat da AP-68 eta A-68 errepideak lotzea eta bestea Santiago Bideko A-12 autobia eta A-68 autobia berria lotzea. Lehena dagoeneko eskaini dute eta aurrekontua 10,3 milioi eurokoa da; bigarrena laster eskainiko dute eta aurrekontua 82,9 milioi eurokoa da.

Hitzarmenaren arabera, obrak bi administrazioen kargura finantzatuko dira: bakoitzak bere gain hartuko ditu bere eskumen eremuan dauden obren aurrekontuak. Gauzak horrela, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioa erkidegoan egingo den azpiegituraren titularra izango da eta azpiegitura hori Nafarroako errepideen sarean sartuko da obrak abian jarri bezain pronto.

Nafarroako Gobernuari, beraz, A-12 eta A-68 errepideak lotzeko proiektuan 82,9 milioi euroetatik 20,9 milioi ordaintzea dagokio. Horrez gain, Nafarroako Gobernua Foru Erkidegoko desjabetzeez arduratuko da; desjabetzeak 734.413,48 euro kostako zaizkio (234.413 euro aurtengo aurrekontuan sartu dituzte eta gainerako 500.000 euroak datorren urtekoan).

Bere aldetik, Sustapen Ministerioko Errepideen Administrazio Nagusia arduratuko da obrak kontratatzeaz eta zuzentzeaz, eta Errioxako Erkidego Autonomoan desjabetzeak egiteaz.


Obrak guztira 6,45 kilometro hartzen ditu eta horietatik 2 Nafarroan daude.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa