(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleak iaztik bizi-zeinuen monitore eramangarriak ditu asteazkena, 2009.eko martxoak 18

Bi hilabete barru gutxi gorabehera osasun-zentro horretatik merkuriozko termometro guztiak desagertuko dira eta termometro digitalak edo galiozkoak eskuratuko dira


Nafarroako Ospitaleak, 2008tik, bizi-zeinuen 59 monitore eramangarri ditu guztira. Aparatu horiek odol-presioa, pultsu-maiztasuna, oxigeno-saturazioa eta paziente heldu, pediatriko eta jaioberrien tenperatura neurtu eta monitorizatzen dute, eta alarmak erregistratu eta sortzen dituzte. María Jesús Calvo Guitián Nafarroako Ospitaleko zuzendariak gaur goizean egindako prentsaurrekoan aparatu horien funtzionamendua eta abantailak azaldu ditu. Aparatu horiek erosteko, Nafarroako Ospitaleak, gutxi gorabehera, 140.000 euro erabili ditu. 

Modu berean, Guitiánek azaldutakoaren arabera, merkuriozko termometroak egitea eta merkaturatzea debekatzen duen (metal hori oso kutsagarria delako) 2007ko uztaileko Europako araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Ospitaleak aurrerantzean (lehiaketa bat abian dago) termometro digitalak edo galiozkoak (beste metal bat) erosiko ditu. Hala ere, merkurioarekin funtzionatzen duten batzuk kasu batzuetan erabiltzen dira (Europako araudiak ez du horien erabilera debekatzen). Nafarroako Osasun Zerbitzuko gainerako zentroek ere beste horrenbeste egingo dute: aurrerantzean ez dute merkuriozko termometrorik erosiko.

Bizi-zeinuen monitore eramangarriak 

Bizi-zeinuen monitore eramangarriek pazientearen arreta zein erizaintzako profesionalen eguneroko lana errazten dute, bizi-konstanteak hartzen dituztelako (odol-presioa, pultsu-maiztasuna, oxigeno-saturazioa eta tenperatura), aldi berean eta zehaztasun handiz. Parametro horiek guztiak monitorean bertan erregistratzen dira eta IRATI erizaintzako zainketen programa informatikora bidali daitezke, une honetan garatze- eta ezartze-fasean dago eta. Beraz, neurketak ez dira transkribatu behar, eta horrek segurtasun handiagoa ematen dio pazienteari eta profesionalek pazienteak zaintzen denbora gehiago eman dezakete. Era berean, tenperatura neurtzeko denbora murrizten dute, eragiketa hori 16 segundotan egiten dute eta.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa