(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, iaz, 65.000 dei adeitsu egin zizkien mendekotasuna duten pertsonei asteartea, 2009.eko martxoak 24

Halaber, Larrialdi Zerbitzu Telefonikoan 6.425 pertsonei eman zieten arreta; beraz, 2000. urteko dei kopurua bikoiztu da


El Gobierno hizo en 2008 cerca de 65.000 llamadas de cortesía a personas mayores y discapacitadas. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Mendekotasun Agentzia medio eta Adeitasun Zerbitzu Telefonikoaren bitartez, 65.000 dei adeitsu egin zizkien mendekotasuna duten pertsonei (minusbaliatuei eta 65 urtetik gorakoei), hau da, 2007an baino 4.500 dei gehiago.

Halaber, Larrialdi Zerbitzu Telefonikoan 6.425 dei jaso zituzten, aurreko urtean baino 116 gehiago eta 2000. urtean jasotakoen bi halako. Zerbitzu hori Babes Zibilak (SOS Nafarroa) gestionatzen du eta Foru Gobernuak finantzatzen du.

Datu horiek eta beste batzuk eman ditu Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok Adeitasun Zerbitzu Telefonikoak nola funtzionatzen duen ikusteko instalazio berrietara egindako bisitan; instalazio horiek Iruñako Errotxapea auzoan daude. 

Kontseilariak esandakoaren arabera, zerbitzu horietarako (larrialdiak eta adeitasuna) aurtengo aurrekontua 1.081.475 eurokoa da: Larrialdi Zerbitzu Telefonikorako 769.626 euro, instalazioetarako, mantentze-lanetarako eta langileen alorrerako; eta Adeitasun Zerbitzu Telefonikorako 311.489 euro.


Larrialdi Zerbitzu Telefonikoa beren kasa bizitzeko gai diren baina autonomia mugatua duten pertsonentzako prebentzio eta arreta zerbitzu bat da, etxez etxeko arretaren osagarria. Zerbitzuaren helburua da erabiltzaileak SOS Nafarroarekin harreman zuzena edukitzea, telefono sistema bat medio, edozein larrialdiri erantzuteko, egun osoan, urteko egun guztietan. Gainera, Gizarte Zerbitzuen Zorroan agertzen da mendekotasuna duten pertsonentzako prestazio bermatu gisa eta adindunentzako eta minusbaliatuentzako prestazio ez bermatu gisa, Nafarroa osoan. 


Nafarroko gobernuak iaz 65.000 dei adeitsu egin zituen mendekotasun duten pertsonei (argazki 2). ( irudia handitu )

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa