(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilaria Nafarroa 2012 Planeko eragile arduradunen bileraren buru izan da asteazkena, 2009.eko martxoak 25

Topaketan, planaren bigarren jarraipen-txostena baloratu da, joan den martxoaren 17an argitaratu zena


Miranda kontseilaria Nafarroa 2012 Planeko eragile arduradunen bileraren buru izan da

El consejero Miranda preside la reunión de los agentes responsables del Plan Navarra 2012. Foto 1. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria gaur goizean Nafarroa 2012 Plana betearaztearen ardura duten eragileen bileraren buru izan da. Bilera plana osatzen duten jardunei buruzko bigarren jarraipen-txostena, joan den martxoaren 17an argitaratu zena, baloratzeko deitu da.


Txosten horretan azaldutakoaren arabera, Nafarroa 2012 Planak 25.173 lanpostu zuzen sortuko ditu, eta zeharka 40.000 lanpostu inguru sortzea espero da. Horrez gain, aurreikusitako 93 jardunetatik 86 proiektuk (%92) honezkero jarduera dute, 65ek inbertsioa gauzatu dute, 21ek aurretiazko jardunak garatu dituzte, eta 7 hastear daude. Guztira 488 milioi inbertitu dira, data honetarako aurreikusitako inbertsioaren %89, lehentasunezko jardunetarako Nafarroa 2012 Planean ezarritako kopuru osoaren %14.

Gogoan izan behar da gaurko bilera mota honetako hirugarrena dela: lehenengoan 26 eragile arduradunak izendatu ziren, eta bigarrenean lehenengo jarraipen-txostena baloratu zen, 2008ko azaroan argitaratu zena.


Miranda kontseilaria Nafarroa 2012 Planeko eragile arduradunen bileraren buru izan da

El consejero Miranda preside la reunión de los agentes responsables del Plan Navarra 2012. Foto 2. ( irudia handitu )

Nafarroa 2012 Plana

Nafarroa 2012 Plana 2008ko maiatzaren 23an onetsi zuen Nafarroako Parlamentuak. Zuzkiduretan eta azpiegituretan 4.508 milioiko inbertsioak aurreikusi ditu lau urteko epean, Nafarroako ekonomia oro har indartu eta dinamizatzeko, gaur egungo krisi ekonomikoaren egoeran beharrezkoa baita. Zifra horretatik, lehentasuna duten 93 jardunetan 3.559 milioi euroko inbertsioa egingo da. 

Nafarroa 2012 Planari buruzko datu guztiak planaren web-gunean eskuragarri daude, eta www.navarra.es helbideko “Nafarroa 2012 Plana” atalean eskuratu daitezke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa