(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuaren eta ONCEren arteko lankidetza hitzarmena berritu dute, ikusteko urritasunak dituzten ikasleei laguntzeko asteazkena, 2009.eko martxoak 25

2008-2009 ikasturtean ikusteko urritasunak dituzten 45 ikasle eskolatu dira


El Departamento de Educación y la ONCE renuevan el convenio para atender al alumnado con discapacidad visual. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak eta ONCE erakundeak lankidetza hitzarmen bat berritu dute, ikusteko urritasunak dituzten ikasleei arreta emateko derrigorrezko hezkuntzan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) eta derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzan (LH eta batxilergoa). Hitzarmena sinatu dute Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievasek eta ONCEko Hezkuntza eta Enplegu zuzendari Ana Isabel Ruiz Lópezek. 
 
Lankidetzaren helburua da ikusteko urritasunak dituzten ikasleen premia bereziei egoki erantzutea. Horretarako, hainbat espezialitateko profesionalen talde bat osatu dute. Talde horrek, Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroaren (NHBBZ) bitartez, material espezifikoak eskaintzen ditu (materialak braillean, IKTak, e.a.) eta ikastegiekin batera lan egiten du irakasleak prestatzeko murgiltze praktiketan .  
2008-2009 ikasturtean, ikusteko urritasunak dituzten 45 ikasle matrikulatu dira Foru Erkidegoko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan. Baliabideen Zentroak eta, zehazkiago, Ikusmen Taldeak ikasleekin zuzenean lan egiten duten profesionalei eskaintzen dizkiete laguntza eta aholkularitza.

Hitzarmenaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio, batetik, material arrunta jartzea, ikusteko urritasunak dituzten ikasleek eskolan normal ikas dezaten; eta bestetik, tresna informatikoak eta euskarri digitalean dauden hezkuntza baliabideak egokitzea, teknologiaren ondorioz urritasunak dituzten ikasleak atzean geratu ez daitezen.

El Departamento de Educación y la ONCE renuevan el convenio para atender al alumnado con discapacidad visual. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, halaber, ONCEko kide ez diren derrigorrezko hezkuntzako ikasleei behar duten material espezifikoa emango die. ONCEko kide diren ikasleei, berriz, erakundeak berak emango die material espezifikoa, indarrean daukan barne araudiaren eta ikasleen premien arabera.

Hitzarmenaren helburuak betetzeko bitarteko hauek izango dituzte:

a) Ikastegietan: tutoreak, arloko irakasleak, pedagogia terapeutikoko edota entzumen eta hizkuntzako espezialistak, Hezkuntza Orientaziorako Zerbitzuak eta langile laguntzaileak (zaintzaileak).
b) ONCEn: Ikusmen Talderako irakaslea, Errehabilitazio Integralerako Zerbitzuko errehabilitazio teknikaria, tifloteknikako eta brailleko irakaslea, nukleo periferikoko espezialista, gizarte langilea, psikologoa, eragile soziokulturala, Baliabide Didaktikoak Egokitzeko Zentroa, braille liburutegiak eta ONCEko Hezkuntza Baliabideen Zentroa.
c) Sinatutako hitzarmenaren babesean jarritakoak: Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko Ikusmen Taldea, irakasleak eta bitartekoak.

Ikasleei, ikastegiei eta familiei ikastegietako laguntza baliabide arrunten bitartez emango zaie arreta eta babes osagarri moduan Ikusmen Taldea arituko da. 

Ikusmen Taldea hitzarmena sinatu duten bi instituzioetako profesionalek osatzen dute. Taldearen ardura izango da oro har ematen diren zerbitzuak osatzea ikusmen urritasunen arloan eta programak garatzea ikasle itsuak eta ikusteko urritasunak dituzten ikasleak dauden ikastegietan.

Ikastegiei laguntzeaz gain, taldeak honako jarduera hauek ere egingo ditu: baliabideak balioestea, ikertzea eta egokitzea; ikastegietako orientatzaileekin eta ikastegietako Orientazio Sailekin lana koordinatzea; taldearen barruko lana koordinatzea; funtzionamendu irizpideak bateratzea; kasuak aztertzea, e.a.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldira bertaratu dira, baita ere, ONCEren Nafarroako lurralde ordezkaria, Matilde Gomez Casas, eta ONCEren Nafarroako Lurralde Kontseiluko burua, Valentin Fortun Arriezu.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa