(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Lázaro Galdiano Fundazioarekin hitzarmena sinatu du Madrilen asteazkena, 2009.eko martxoak 25

Testuaren xedea Nafarroako intelektualaren oroimena iraunaraztea da, kultura-jardueren bidez


Catalán suscribe un convenio con la Fundación Lázaro Galdiano (Foto 1). ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eledunak Lázaro Galdiano Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Madrilen. Hitzarmenaren xedea kultura-jarduerak elkarrekin egitea da, Nafarroako intelektualaren oroimena iraunarazteko.

Testuan, bi erakundeak José Lázaro Galdianoren irudia zabaltzeko prest agertzen dira. Hain zuzen ere, Nafarroako intelektual hori ondare historikoa balioesten, zaintzen eta sustatzen aitzindarietakoa izan zen –hitzarmenaren arabera-. Horrez gain, bi erakundeek intelektualaren jatorria, ondarea eta garaia ere aztertuko dituzte. 

Sinaduraren ostean, Catalánek azpimarratu du hitzarmen hau “lankidetza-eredua dela erakundeen artean loturak sendotzeko” Foru Komunitatearen eta estatuko erakunde baten artean, bi erakundeek “xede erkideak baitituzte, hain zuzen ere, kultura eta arte-ondarea sustatzea”. 

Hitzarmenak bi urteko indarraldia du eta luzatu egin daiteke. Testuan lankidetza-ildo formalak, geroko hitzarmen zehatzetan zehaztuko direnak, eta aurrekontua biltzen dira. Lankidetza hori dela bide, hurrengo hauek egingo dira: erakusketak eta lehiaketak; sariak eta txapelketak antolatzea, baita trebakuntza-jarduerak ere, hala nola ikastaroak, topaketak, mintegiak eta hitzaldiak; liburuak eta ikus-entzunezkoak argitaratzea; beste alderdiaren instalazioak eta espazioak erabiltzea; eta Fundazioaren bilduma ezagutarazteko jarduerak planifikatu eta gauzatzea.

Catalán suscribe un convenio con la Fundación Lázaro Galdiano (Foto 2). ( irudia handitu )


2009. urterako jardunak


Hitzarmenak bi eranskin ditu, bi alderdien intereseko kultura-jarduerekin. Bi alderdiek (Nafarroako Gobernuak eta Lázaro Galdiano Fundazioak) jarduerok 2009. urtean garatzeko konpromisoa hartu dute.

Horietako bat “Nafarroa bihotzean. Monumentuak eta paisaiak XIX. mendeko begiradatik” izeneko erakusketa da, Nafarroako bildumariaren ondareko 18 pieza erakutsiko dituena. Hitzarmenaren arabera, Lázaro Galdiano Fundazioak lanak eta erakusketaren espazioa utziko ditu, eta erakusketaren komisarioa, zaintzeko eta laguntzeko langileak eta azalpen-kartelak ere berak jarriko ditu. Foru Gobernuak 10.000 euro inguru emango ditu, erakusketaren gastuei aurre egiteko (3.300 euro) eta erakusketaren katalogoaren mila ale argitaratzeko (6.673 euro).

Bigarren jarduna José Lázaro Galdiano edizio-sariaren deialdia da. Sari horren bidez, Nafarroako intelektualaren oroimena ohoratzeko, batetik, liburuen edizioaren kalitatea baloratuko da eta, bestetik, arteari, arte-mugimenduei eta artistei buruzko historia- eta saiakera-ikerketak. Saria bakarra izango da, 3.000 eurokoa, eta urtero deituko da. Saria emateko ekitaldian Lázaro Galdianoren jaioterrian, Beiren, bere bildumako piezek osatutako erakusketa txikia inauguratzea aurreikusita dago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa