(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 800.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Ugalkortasun Unitate berrirako osteguna, 2009.eko martxoak 26

355 m2 erabilgarri izango ditu guztira, eta endoskopien inguruaren ondoan kokatuko da, ospitaleko erdisotoan


Osasun Departamentuak gutxi gorabehera 840.000 euro bideratuko ditu guztira Virgen del Camino ospitaleko Ugalkortasun Unitate berria eraikitzeko. Ziurrenik, lanak 2010. urtearen bigarren erdian hasiko dira. Hala adierazi dute Fernando Boneta Beorlegui ospitaleko zuzendariak gaur goizean egindako prentsaurrekoan eta Jesús Zabaleta Jurío unitatea gidatuko duen medikuak.


Bonetak adierazitakoaren arabera, instalazio horiek 355 m2 erabilgarri izango dituzte guztira eta gaur egun endoskopiak egiteko dagoen inguruaren ondoan kokatuko dira, ospitaleko erdisotoan. Hiru inguru berezitu izango ditu: bata pazienteak sartzeko, bestea operazio-gela/laborategiak eta azkena laguntza-ingurua.


Lehenengoan itxarongela, laginak lortzeko gela, lau kontsulta eta kontrol administratiboaren ingurua daude. Operazio-gelaren/laborategien inguruan ziztaden gela edo operazio-gela (folikulu-likidoa ateratzeko zein enbrioi-transferentziarako), iratzartze-gela lau pazienterentzat, andrologia laborategia eta FIV laborategia (in vitro ernalketa) daude. Amaitzeko, laguntza-inguruan langileentzako gelak daude, zaborren gela, biltegia eta garbiketa-gela.


Unitate berri hau egon dagoen unitatearen zerbitzuak zabaldu, hobetu eta zentralizatzeko beharraren eraginez sortu da, pazienteari arreta hobea emateko. Bonetaren esanetan, unitatea eraikitzeko, gaur egungo egoera aztertu eta ondoren Plan Funtzionala egin zen unitatearen beharrizanak ezartzeko eta beharrezko langile kopurua finkatzeko.


Gaur egun, Virgen del Camino ospitalean, ugalkortasun-arazoak jorratzera bideratutako gelak batez ere Vianako Printzea kontsulta-zentroan eta ospitaleko beste inguru sakabanatu batzuetan kokatzen dira. Zerbitzu horiek hiru medikuk eta langile laguntzaileek eta laborategiko teknikariek eskaintzen dituzte. Ugalkortasun Unitate berrian –zerbitzu guztiak espazio fisiko bakar batean bilduko ditu-, hiru/lau ginekologo, urologo bat, anestesista bat, lau OLT//EUD, zelari bat eta laborategiko langileak egongo dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa