(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteria Institutuak gazteentzako txartelen luzapena zenbait herritara zabaldu du osteguna, 2009.eko martxoak 26

Iruñaz gain, aste honetatik aurrera Lekarozen, Altsasun, Lizarran, Tafallan eta Tuteran ere lortu daitezke


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren (NGI) bidez, eta Lizarra, Tafalla eta Tuterako Udalekin eta Lekaroz eta Altsasuko gazte-aterpetxeekin lankidetzan, gazteentzako txartelen luzapena herri horietara zabaldu du.


Neurri hau txartel horien luzapena dezentralizatzeko eta gazte guztientzako aukera-berdintasuna errazteko hartu da, horien bizilekua gorabehera. Izan ere, orain arte txartelak Telefono Gaztearen bidez soilik lor zitezkeen, Iruñan.


Gogoan izan behar da txartelak unean bertan izapidetzen direla, beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta kasuan kasuko zenbatekoa ordaindu ondoren.


Eskainitako dokumentazioaren artean, Ikasleen Nazioarteko Txartela azpimarratu behar da. Nazioartean aitortzen den bakarra da, eta ikastaro homologaturen bateko ikasleei zuzenduta dago, betiere, 12 urtetik gorakoak badira. 6 euro ordaindu behar dira, eta txartela irailaren 1etik hurrengo urteko abenduaren 31ra arte indarrean dago (15 hilabete), edo bestela, igortzen den datatik goian adierazitako datara.


Era berean, Gazteentzako Nazioarteko Bidaia Txartela ematen da, 26 urtetik beherako gazteentzat oinarrizko bidaia-tresna. Prezio bera du eta urtebeterako balio du, igortzen den datatik zenbatzen hasita.


Iruñan zein aipatutako beste herrietan lor daitekeen beste dokumentu bat Irakasleen Nazioarteko Txartela da. Txartel horren bidez, lehen eta bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakasleek prezio merkeetan bidaiatu dezakete. 8 euro balio du eta 15 hilabeterako balio du.


Hiru txartel horiek abantailak eskaintzen dituzte, hala nola hegaldien, autobusen eta bestelako garraiobide batzuen tarifak murriztea. Horrez gain, mundu osoan kultura-interesa duten lekuetara, ostatuetara, ikuskizunetara edo jatetxeetara sarbidea ematen dute.


Amaitzeko, Aterpekide Txartela aipatu behar da, modalitate desberdinekin: indibiduala, kolektiboa edo familiakoa, gazte-aterpetxeetan erabiltzeko. Nazioartean aitortuta dago eta nazioan eta atzerrian ezaugarri horiek dituzten zentro guztietan baliagarria da. Prezioa 5 euro (indibidual gaztea) eta 24 euro (familiakoa) bitartekoa da, eta urtebeteko indarraldia du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa