(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martin de Azpilicueta sarirako ikerketak aurkezteko epea irekita dago osteguna, 2009.eko martxoak 26

Lehen aldiz, zuzenbide zibil foralari buruzko lanak ere aurkeztu ahal izango dira, NAPIren 12.000 euroko saria irabazteko


El consejero Caballero, con los ganadores y Jurado de la edición de 2007

Abierto hasta septiembre el plazo para presentar investigaciones al Premio Martín de Azpilicueta. ( irudia handitu )

Martin de Azpilicueta Sariaren seigarren ediziorako ikerketak aurkezteko epea irailean amaituko da. Saria sortu zen Nafarroako Administrazioaren jarduerari eta Foru Erkidegoko sektore publikoari buruzko azterlanak sustatzeko.


Berritasun gisa, eta beste ikuspegi batzuetatik egindako lanak ere bultzatzeko, aurten zuzenbide foralari buruzko lanak ere aurkez daitezke. Irabazleari 12.000 euro eta diploma emango zaizkio. Hautagaiek meritu nahikoa ez badute, ordea, saria eman gabe geratuko da. Epaimahaiak 6.000 euroko accesita ere ematea erabaki dezake.


Sariaren deialdirako foru agindua lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek sinatu du. Sariari izena eman dion Martin de Azpilicueta katedradun, legelari eta teologo nafarrak errege absolutuen boterearen muga etikoak defenditu zituen bere lanetan, batik bat “Manual de Confesores" (1552) delakoan. Azpilicueta jazarri egin zuten, gainera, Inkisizioaren aurrean beste nafar ospetsu bat, Bartolome de Carranza anaia, defenditzeagatik. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak sustatzen duen deialdiaren oinarriak martxoaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.


Lehiaketara banaka edo taldeka egindako lan argitaragabeak aurkeztu daitezke. Lanek gai hauei buruzkoak izan behar dute: Nafarroako Foru Erkidegoko instituzioak eta antolamendua; Nafarroako Zuzenbide Zibil Forala; giza baliabideen gestioa, aplikazio soziologikoak, modernizazioa eta kalitatearen hobekuntza Nafarroako Administrazio publikoetan eta sektore publikoaren arrazionalizazioa; politika ekonomikoa (ekonomia, ogasun, aurrekontu eta kontularitza publikoari buruzko gaiak); lurralde eta ingurumen politika (lurraldearen antolamendua, hirigintza, etxebizitza, ingurunea, landa garapena, mendiak, herri lanak, garraioak eta antzeko sektoreak). Idatziak gehienez 150 folio eduki behar ditu.


Ikerketak Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuan aurkeztu behar dira 2009ko irailaren 30a baino lehen. Epaimahaiko kideak izango dira NAPIko zuzendari gerentea, Ignacio Bandres Urriza, eta unibertsitatean edo Administrazio Publikoan ospea duten beste lau kide. Saria nori emango zaion 2009ko abenduaren 1a baino lehen erabakiko da eta irabazleari golardo bat emango zaio ekitaldi publiko batean.


Aurreko bost edizioei dagokienez, Martin de Azpilicueta sari bat bakarrik eman zuten, 2007an. Sari hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko lau irakasle eta ikertzailek jaso zuten, nafar udalerriek biztanleei ematen dizkieten zerbitzuen eraginkortasun mailari buruzko lan bategatik. Saridunak izan ziren, zehazki, Francisco Javier Arcelus, Pablo Arocena, Fermin Cabases eta Pedro Pascual. Gainerako deialdietan lehen saria eman gabe geratu zen edo aintzatespen bereziak eman zituzten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa