(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa 40 urtetik gorako biztanleen %9 inguruk jasaten dute ostirala, 2009.eko martxoak 27

Gaixotasun honek batez ere erretzaileak jotzen ditu eta ezintasun handia eta heriotza eragiten ditu; prebenitzeko modu bakarra tabakoaren kontsumoa bertan behera uztea da


Los doctores Hueto y Boneta y la doctora Ibarrola.

La enfermedad pulmonar obstructiva crónica es un problema de salud frecuente entre los fumadores. ( irudia handitu )

José Javier Hueto Pérez de Heredia Virgen del Camino ospitaleko Neumologia Zerbitzuko zuzendariak, Fernando Boneta Beorlegui osasun-zentro horretako zuzendariak eta Cristina Ibarrola Guillén Lehen Mailako Arretako zuzendariak biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoari (BGBK) buruzko datuak eskaini dituzte gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Gaixotasun hori tabakoaren kontsumoarekin lotuta dago, eta aldi aurreratuetan ohikoa eta larria den arren, herritarrek ez dute behar den beste ezagutzen eta azpidiagnostikatuta dago.

BGBK bronkio-buxadura kronikoa izaten da, eta horren eraginez, aire-fluxua murriztu egiten da edo erresistentzia handiagoa egiten zaio (arnastea saihesten du). Gaixotasun hori ezin da sendatu, baina bai prebenitu eta tratatu. Oro har, gaixoa erretzailea da edo erretzailea izan da tarte luze batean (horrez gain, kasu batzuetan, suszeptibilitate genetikoaren faktoreak izaten ditu). Sintomak eztula, espektorazioa eta/edo disnea (aire-faltaren edo nekearen sentipena) dira. Gaixotasunak ezgaitasuna eragin dezake eta heriotza ugari eragiten ditu. 

Europan, BGBKren prebalentzia %4 eta 10 bitartekoa da biztanleria helduaren kasuan (ia guztiak erretzaileak), eta heriotza-tasarik handiena Ekialdeko Europako herrialdeei dagokie. Espainian milioi eta erdi pertsonak BGBK izan dezaketela kalkulatzen da, eta 40-69 urte bitarteko taldearen kasuan prebalentzia %9,1 izan daiteke. Zifra horiek Nafarroan daudenen antzekoak dira (Foru Komunitatean prebalentzia apur bat txikiagoa da).

Egoera horri aurre egiteko, Osasun Ministerioa, autonomia-erkidego guztiekin lankidetzan, BGBKrako Estrategia Nazionala egiten ari da, eta gaur egun fase aurreratuan dago. Dokumentu horren ildo nagusia, batez ere, azpidiagnostikoaren eta azpitratamenduaren aurkako borroka da (diagnostikatu eta tratatu gabeko pertsonak). Adituen arabera, Espainian BGBK duten lau pertsonatik hiruk ez dakite gaixotasuna dutenik, eta beraz, diagnostikoa aldi aurreratuetan egiten da eta tratamenduaren hasiera atzeratu egiten da.

Lehen mailako Arretaren eginkizuna BGBKren tratamenduan

BGBK espirometria izeneko proba baten bidez diagnostikatzen da. Proba hori osasun-zentroan egin daiteke. Proba erraza da, baina Ibarrola medikuak dioenez, modu egokian egin behar da, modu berezituan prestatutako erizaintzako langileek egin behar dute (gutxienez bi pertsona Nafarroako 55 osasun-zentro guztietan).

Bestalde, Ibarrola medikuaren esanetan, Lehen mailako Arretaren eginkizuna oso garrantzitsua da BGBK prebenitzeko, tabakoaren kontsumoa ezabatuta lortzen da eta. Horretarako, eta Tabakoaren aurkako Foru Planari jarraituz, osasun-zentro bakoitzean ohitura hori bertan behera uzteko programak daude, baita xede horretara bideratutako babes-talde kolektiboak eta indibidualak ere.

Horrez gain, Lehen mailako Arretan gaixotasunari hobeto aurre egiteko, 2004an BGBK artatzeko gida zehatza argitaratu zen, Arreta Espezializatuarekin dagoen koordinazioa hobetzeko, irizpideak homogeneizatzeko eta diagnostiko-protokolo zehatzak ezartzeko eta gaixoen jarraipena egiteko. 2008an osasun-zentro guztiak aztertu ziren guztiek espirometriak egiteko material egokia zuten egiaztatzeko, material horiek eskatutako kalitate-irizpideak betetzen zituzten ikusteko, eta profesionalen trebakuntza arloan beharrizanik zegoen jakiteko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa