(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar, koloneko eta ondesteko minbizia prebenitzeko egunean, Espainian prestatu diren ekitaldiak Nafarroara ere hedatu dira astelehena, 2009.eko martxoak 30

Iruñan eta Tuteran mahai informatiboak jarriko dira


La consejera Kutz junto a autoridades sanitarias.

La consejera Kutz y autoridades del Departamento presentan los actos del Día de la Prevención del Cáncer Colorrectal. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak gaur goizean aurkeztu du bihar, martxoak 31, koloneko eta ondesteko minbizia prebenitzeko eguna dela-eta Iruñan egingo diren ekitaldien programa. Gaur goizeko ekitaldian kontseilariak prebentzioa azpimarratu du: “garrantzitsua da herritarrek jakitea bizitza-ohitura osasuntsuekin gaixotasuna prebenitzea posible dela”. Horrez gain, minbizi guztien kasuan bezala, prebentzio goiztiarra ezinbestekoa dela adierazi du.

Aurkezpen-ekitaldian, kontseilariaren ondoan hauek egon dira –Osasun Departamentutik-: Isabel Martín Montaner Osasun zuzendari nagusia; Cristina Ibarrola Guillén Lehen mailako Arretako zuzendaria; eta Marisol Aranguren Balerdi Osasun Publikoko zuzendaria. Horrez gain, informazio-ekitaldian hauek ere egon dira: Jesús García Foncillas doktorea, “Alianza para la prevención del cáncer de colon en España” Elkartearen Nafarroako koordinatzailea eta Carmen Armendáriz Asociación Española contra el Cáncer Elkartearen Nafarroako presidentea.

Prestatutako ekitaldiak gaur hasiko dira, arratsaldeko zazpietan, Virgen del Camino ospitaleko ekitaldien aretoan. Medikuntzako profesionalei bideratutako jardunaldia egingo da, García Foncillas medikuak moderatuta. “Actualización en cáncer colorrectal” izenburupean, gai hauek jorratuko dira: epidemiologia, lehen mailako prebentzioa eta screening, arrisku handiko taldeak eta koloneko minbiziaren tratamenduaren gaur egungo egoera.

Herritarrei bideratutako ekitaldiak bihar, martxoak 31, egingo dira. Lau mahai informatibo jarriko dira guztira, eta horietan, Asociación Española contra el Cáncer Elkarteko boluntarioek herritarrei gaixotasunari buruzko informazioa eta dibulgazio-materiala emango diete. Mahai bat Tuteran egongo da, eta hiru Iruñan, bata Mercaderes kalean edo Gaztelu plazan (baldintza meteorologikoen arabera), beste bat Baiona etorbidean (gutxi gorabehera 13. zenbakiaren parean) eta beste bat II. Zabalguneko azokan.

Egun berean, 19:00etan, Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroko ekitaldien aretoan (CIMA, Pío XII etorbidea, 55) hitzaldi bat antolatu da. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita egongo da. “Acercando el cáncer de colon a la población” izenburupean, bertaratuei gaixotasuna prebenitzeko nola jokatu behar den azalduko zaie, batez ere bizitza-ohitura osasuntsuak hartuta. Hitzaldiaren ostean, adituei galderak egin ahal izango zaizkie.


Un ciudadano se interesa por la prevención del cáncer de colon.

Un ciudadano se interesa por la campaña de prevención del cáncer colorrectal. ( irudia handitu )

Koloneko eta ondesteko minbiziaren egoera Nafarroan, prebentzioa eta ikerketa

Nafarroan, koloneko eta ondesteko minbizia minbizi guztien %14,8 da gizonezkoen kasuan, eta hirugarren tokia du, prostatako eta biriketako minbiziaren ostean; eta minbizi guztien %13,8 da emakumezkoen kasuan, bularreko minbiziaren atzetik. Oro har, hau da, gizonezkoak eta emakumezkoak gehituta, minbizien artean lehen tokia du. Heriotza-tasari begira, minbiziaren ondorioz hiltzen diren gizonezkoen %11,8 mota zehatz honen eraginez izaten da (bigarren tokia biriketako minbiziaren atzetik), eta zifra hori %13,9 da emakumezkoen kasuan (lehen tokia). Nazioko zifrei erreparatuz, koloneko eta ondesteko minbiziak lehen tokia du bi sexuak aldi berean kontuan hartzen badira, eta atzetik biriketakoa, bularrekoa, maskurikoa eta prostatakoa aipatu behar dira. Espainian minbiziak eragindako heriotzen artean bigarren tokia du, biriketako minbiziaren atzetik. 

Osasun arloko profesionalek herritarrei gaixotasunaren aurrean har ditzaketen prebentziozko neurriak azpimarratu nahi dizkiete, hau da, bizitza-ohitura osasuntsuak hartu behar dituzte, batez ere elikadurari lotuta: dieta mediterraneoa zuntz, barazki eta esneki ugari hartuta eta haragi gorri gehiegi hartu gabe, tabakorik ez erretzea, alkoholaren kontsumoa eta obesitatea saihestea, eta bereziki sabel-perimetroa zaintzea (gizonezkoen kasuan ez da 102 cm-tik gorakoa izan behar, eta emakumezkoen kasuan, 88 cm-tik gorakoa), eta kirola modu moderatuan praktikatzea (minbizi hau izateko arriskua %40 murrizten du). 

Herritarren baheketa-programa 2010ean


Gogoan izan behar da osasun publikoaren arazo garrantzitsu honi aurre egiteko, Osasun Departamentuak joan den martxoaren 5ean modu goiztiarrean hautemateko programa aurkeztu zuela, Espainian aitzindaria dena, bularreko minbiziaren antzekoa. Programa hori 2010ean jarriko da abian.

Zehatz esanda, programan herritarren artean baheketa egiteko testa dago, eta 50 eta 69 urte bitarteko gizonezkoei eta emakumezkoei egingo zaie, eginkarietan odola ezkutatuta dagoen zehazteko. Proba hori, oro har, bi urterik behin egingo da. Proba baliagarria da, ez-inbaditzailea, segurua eta egiteko erraza, eta ondoren kolonoskopia egingo da sedazioarekin. Programa atariko fasean dago orain, hau da, plan operatibo bat diseinatuko da, besteak beste, xede diren herritarrak sentsibilizatzeko eta jarduteko eta ebaluatzeko protokoloak diseinatzeko.

Planteatutako probaren helburua lesio aitzindari gaiztoak hauteman eta suntsitzea eta hautemandakoen tratamendua egitea da, minbiziari dagokionez hautemate eta tratamendu goiztiarra gaixoaren pronostikoari begira faktore giltzarria dela kontuan hartuta. Zehatz esanda eta azterketa pilotuen arabera, mota honetako baheketa-probak koloneko eta ondesteko minbiziaren heriotza-tasa %30 murriztu dezake, gaixotasunaren eragina %20 baheketa-taldean, eta %60 patologia aitzindari onbera diagnostikatu eta tratatzen den taldean. Gogoan izan behar da gaur egun Foru Komunitatean arrisku handiko baheketa egiten dela (aldizkako kolonoskopiak) arrisku-faktore pertsonalak eta/edo familiakoak izateagatik gaixotasuna garatu dezaketen pertsonekin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa