(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak onartu egin du Lodosa, Milagro eta Mendabiako ingurabideko obrak kontratatzea astelehena, 2009.eko martxoak 30

Obren aurrekontua, guztira, 46,7 milioi eurokoa da


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadradori Ebroren Ardatzean Lodosa, Milagro eta Mendabiako ingurabideen obrak kontatzeko. Obrak egiteko 46.664.230 euro jarriko dira, horietatik 13,2 milioi euro Mendabian, 16,1 milioi euro Milagron eta 17,3 milioi euro Lodosan.

Hiru proiektuak Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planeko Errepideen II. Plan Zuzentzailearen barruan daude eta Nafarroa 2012 Planean lehentasuna duten jarduerak dira; jarduera horiek krisiari kontra egiteko antolatu dituzte, ekonomia dinamizatze eta enpleguari euste aldera. Alde horretatik, Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana Nafarroako Gobernuak eta Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko SPRIN sozietate publikoak egin dute, hitzarmen bat medio.

 
Ebroko Ardatzean, hau da, NA-134 errepidean, ingurabideak jarriz, ibaiaren ezkerraldea antolatuko da eta, era horretan, eremu horretako ekonomia eta gizartea sustatuko dira. Ingurabideei esker, halaber, ibaiaren eskuinaldeko ardatza antolatuko da; ardatz hori osatzen dute AP-68 errepideak eta A-68 errepideak (lehengo N-232).

Ekonomia sustatzearekin batera, aipatu hiru herrietako biztanleak eta NA-134 errepidea baliatzen dutenak seguruago eta erosoago ibiliko dira. Izan ere, gaur egun zeharkaleetatik pasatzen diren ibilgailu asko ingurabideetatik pasako dira.

NA-134 errepideak 95,6 kilometro dauzka, Logroñotik Tuterara, eta egunean 4.132 ibilgailu hartzen ditu, batez beste, horietatik %8,9 pisuak. Herrika, Mendabiatik 3.172 ibilgailu pasatzen dira egunero, batez beste, horietatik %9,2 pisuak; Milagrotik 2.926 ibilgailu, horietatik %6,4 pisuak; eta Lodosatik 3.275 ibilgailu, horietatik %10 pisuak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa