(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Carlos III Noblearen lau gurutze emango ditu 2009an astelehena, 2009.eko martxoak 30

José Joaquín Pérez de Obanosek, De la Quadra-Salcedok, Behartsuen Senidetxoen Kongregazioak eta Alfonso Nietok jasoko dute


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du aurten Nafarroako Carlos III Noblearen lau gurutze ematea. Gurutzea honako hauek jasoko dute: Miguel de la Quadra-Salcedo abenturazaleak, Behartsuen Senidetxoen Kongregazioak, Alfonso Nieto Tamargo unibertsitate irakasleak, eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko presidente izandako José Joaquín Pérez de Obanosek, hil ostean.

Nafarroako Gobernuak José Joaquín Pérez de Obanosi eman nahi dio gurutzea “Nafarroako eta estatuko nekazaritza sektorean gizon garrantzitsua izan zelako 1977tik hil zen arte”; zehazki, 2008ko abuztuaren 20an hil zen, hegazkin istripuan. Dekretuan adierazi dute Nafarroako nekazaritzan oso ezaguna zela eta guztiek errespetatzen zutela. 

Beste dekretu batean, Nafarroako Gobernuak erabaki du gurutzea Miguel de la Quadra-Salcedo Gayarreri ere ematea, lan handia egin duelako “urte askoan, goi mailako atleta gisa, kazetaritza munduan eta gazteentzako topaketa eta lankidetza proiektuak sustatzen”. Gainera, “nabarmen lagundu du Foru Erkidegoaren ospea handitzen”.

Behartsuen Senidetxoen Kongregazioari buruz, Nafarroako Gobernuak nabarmendu du duela 127 urtetik “lan miresgarria egin duela Foru Erkidegoan, premia gehien duen jendeari laguntzen”.

Azkenik, laugarren gurutzea Alfonso Nieto Tamargok jasoko du, “unibertsitatean lan oso garrantzitsua egin duelako, bai ikerketan, bai irakaskuntzan eta bai gestioan".

Carlos III Nafarroako Noblearen gurutzea

Carlos III Nafarroako Noblearen gurutzea 1997an sortu zuen Nafarroako Gobernuak, dekretu baten bitartez. Gurutzearen helburua da Nafarroak aurrera egin dezan edo kanpoan ospea har dezan beren alorrean lan handia egin duten pertsona eta erakundeen meritua nabarmentzea eta jendaurrean aintzatestea. 

Aipatu dekretuan azaldu zuten sariari Carlos III Noblearen izena jarri zitzaiola Nafarroako errege baketsu eta bateratzailea izan zelako eta saiatu zelako kulturaren eta artearen alde egiten eta Europako gainerako gorteekin harreman baketsu eta adiskidetsuak izaten.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Biografía José Joaquín Pérez de Obanos
Biografía Miguel de la Quadra-Salcedo
Historia Hermanitas de los Pobres
Biografía Alfonso Nieto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa