(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken honetan, apirilak 1, izokinaren kirol-arrantzaren denboraldia hasiko da Bidasoa ibaian asteartea, 2009.eko martxoak 31

Arrantzale bakoitzak egunean izokin bakarra harrapatu ahal izango du, eta gehienez 60 izokin harrapatu ahal izango dira


Varios técnicos analizan un salmón

Varios técnicos analizan un salmón. ( irudia handitu )

Izokinaren kirol-arrantzaren denboraldia asteazken honetan, apirilak 1, hasiko da Nafarroan, eta 60 izokin harrapatzen direnean edo, gehieneko kopuru horretara iristen ez bada, uztailaren 19an amaituko da, eta egun hori izango da aldi baliodunaren amaiera. Izokinaren arrantzarako baimendutako tartea Bidasoa ibaiaren ibilgua da, Doneztebeko San Tiburtzioko presatik Nafarroako mugarainoko tartean, eta Bidasoa ibaiaren zati horretan isurtzen diren errekak.

Araudiaren arabera, 40 zentimetroko luzera edo txikiagoa duten izokin guztiak uretara bota behar dira, ahal den min txikiena emanez. Arrantzale bakoitzak kanabera bakarra izango du eta egunean izokin bakarra hartu ahal izango du. Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa da, betiere beste arrantzaleren bat baldin bada txanda zain, eta asteko egun guztietan arrantzan aritu ahal izango da, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.

Eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorri ziurtagiria beharko du, eskualdeko ingurumenzainak luzatua. Ez da ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinengatik, hau da, "zankatu" izeneko horiengatik, horiek harrapatzea debekatuta baitago. Izokina merkaturatzea ere debekatuta dago, denboraldian harrapatutako lehenengo izokina izan ezik.

Bestalde, araudiaren arabera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Bidasoa ibaiaren tarte batzuetan jendea sartzea debekatzen du, N-121-A errepideko obrak direla-eta pertsonen segurtasuna bermatzeko helburuz. Tarte horietan arrantza egitea debekatuta egongo da jendea sartzeko debekuak irauten duen bitartean.

Iaz, izokinaren arrantza-denboraldia 46 izokin harrapatuta amaitu zen. Lehenengoa apirilaren 16an harrapatu zuen José Luis López 69 urteko gipuzkoarrak Endarlatsa zubiaren ondoan, “Los Cincuenta” putzuan. Lehenengo izokin horri Lehenbiziko esaten zaio eta iaz Bidasoako espezie autoktonoaren eme bat izan zen, 75,5 zentimetroko luzera eta 4,400 kilogramoko pisua zuena.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa