(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak esan du Nafarroa krisi ekonomikoari aurre egiteko eredua dela asteazkena, 2009.eko apirilak 1

Madrilen esan du hori, Ekonomia Berriaren Foroan egin duen hitzaldian, estatuko hainbat instituzio eta erakunderen aurrean


Sanz en el Foro de Nueva Economía

Sanz en el Foro de la Nueva Economía. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Foru Erkidegoa krisi ekonomikoari aurre egiteko eredutzat har daitekeela esan du. Ekonomia Berriaren Foroan hitza hartu duenean esan du hori, gaur arratsaldeko lehen orduan, Madrilgo Ritz hotelean. Forora estatuko hainbat instituzio eta erakundeetako ordezkariak bertaratu dira.

Hitzaldian, Miguel Sanzek honako hau esan du: “ez du axola non hasi zen lurrikara, ezta nork eta nola eragin zuen ere. Orain, hiritarrek ausart joka dezagun nahi dute, asmo handiekin, bat eginda, putzutik ateratzeko". Alde horretatik, “nik uste dut Nafarroan egiten ari garena eredutzat har daitekeela eta horrelaxe eskaini nahi dut, umiltasun osoz, Espainian antzeko akordioak aplikatuko balira gure egoera eta etorkizuna hobetu egingo liratekeenaren uste osoa dudalako".

Gobernuko presidentearen iritziz, “Nafarroan denak koordinatuta” daude: alderdi politikoak, enpresak, administrazioak, langileak, kreditu erakundeak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak. Horren harian, nabarmendu du Foru Erkidegoa Nafarroako Alderdi Sozialistarekin elkarlanean ari dela, baita beste agente ekonomiko eta sozialekin ere, adibidez: Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin. 

Sanzek gobernuak adostutako neurri batzuk jarri ditu mahai gainean. Batetik, Nafarroa 2012 Plana; plan horren bitartez 4.500 milioi euro inbertituko dira lau urtean, krisiaren eraginak arintzeko eta ekonomia dinamizatzeko. Bestetik, Renove Planak, enplegua sortzeko eta kontsumoa sustatzeko neurri ekonomiko eta fiskalak. Eta azkenik, MODERNA Plana, Nafarroako garapen ekonomiaren eredu berriaren oinarriak jartzeko. Bukatzeko, Sanz presidenteak honako hau adierazi du: "nire ustez, egoera gainditzeko gai izango gara eta etorkizunari aurre egiten ikasiko dugu; etorkizunean baldintzatzaile berriekin egingo dugu topo, baina moldatuko gara, bizkor eta modu eraginkorrean".

Abiadura handiko trena

Hitzaldian, halaber, Miguel Sanzek Nafarroan abiadura handiko trena jartzearen alde egin du. Joan den astean, estatuko gobernuburuak, Jose Luis Rodriguez Zapaterok, hilabetean trena egiteko akordioa sinatuko zuela hitza eman zuen. Gaur, Sanzek esan du espero duela "Nafarroan eta Espainian etorkizunaren berme izango den obra handi horri esker Foru Erkidegoa estatuko eta Europako komunikabide nagusietan sartzea"

Gainera, mezu argi bat bidali dio ETAri, abiadura handiko trenaren kontra dagoela eta: “Nafarroak, nafar gehienek, Nafarroako Gobernuak eta alderdi sozialistak ez diote mehatxu terroristari men egingo, trena egiteko bidean. Itoizko urtegiari eta Nafarroako kanalari eutsi egin genien eta abiadura handiko trenari ere eutsi egingo diogu".

Sanz con la ministra Salgado

Sanz con la ministra de Administraciones Públicas momentos antes de su intervención. ( irudia handitu )

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa