(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Gourmeten Elkartearen Nazioarteko Azokara joan da asteazkena, 2009.eko apirilak 1

Sanzberro kontseilariarekin batera, azokan dauden 21 enpresa nafarren erakustokiak bisitatu ditu


Sanz y Sanzberro visitan el Salón Internacional de Gourmets

Sanz y Sanzberro visitan el Salón Internacional de Gourmets. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Gourmeten Elkartearen Nazioarteko 23. Azokara joan da gaur goizean eta produktuak erakusgai dituzten 21 enpresa nafarren erakustokietara bertaratu da. Azoka martxoaren 30ean hasi zen eta apirilaren 2ra arte egongo da, Madrilgo IFEMA eraikinean.

Bisitan, presidenteak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, izan du lagun. Kontseilariak, gainera, Elena Espinosa Mangana, Ingurumen, Landa Eremu eta Itsasoko ministroa hartuko du Reyno Gourmet deritzon Nafarroako standean, gaur arratsaldean.

Gourmeten Elkartearen Nazioarteko Azoka horretan Nafarroako nekazaritza elikagaien alorreko 21 enpresa eta 15 kalitate ziurtagiriak bertaratu dira. Guztira, gastronomiako, ostalaritzako eta elikadurako 1.300 erakusketari baino gehiago eta 71.000 profesional inguru daude.

Azoka IFEMAn egingo da aurten, lehen aldiz. Izan ere, azoka asko hazi da azken urteetan eta gero eta erakusketari eta bisitari profesional gehiago daude. Eraikin horretan azpiegitura modernoagoak eta abangoardiako teknologia dituzte.

Reyno Gourmet standa

Nafarroak 520 m²-ko azalera dauka azokan, 12. pabilioiko C10 standean. Espazio horretan enpresa bakoitzak bere modulua dauka, bezeroekiko harremanak errazteko, eta hainbat elementu komun daude: bilera aretoa, bisitak hartzeko lekua, e.a.

Diseinua lehiaketa publiko bidez aukeratu da, eta erakusketarien premiei erantzuteko egin da. Horrez gain, standa plataforma eroso eta erakargarria da ordezkaritza instituzionalerako. Zona batean nafar produktuei buruzko kontsulta guztiak argitzen dira eta sukalde txiki bat dago enpresen produktuekin pintxoak egiteko. Enpresen eremuan hemezortzi modulu daude, bakoitza hamabi metro koadro ingurukoa.

Antolamenduaren arduraduna Nafarroako Nekazaritza Elikagaien Kalitatearen Institutua da, Foru Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren mende dagoen enpresa publiko bat.

Imagen de grupo de los expositores navarros

Sanz junto con los expositores navarros en el Salón Internacional de Gourmets. ( irudia handitu )

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Empresas participantes

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa