(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak Lizarraga Ergoieneko euskarari buruzko liburua aurkeztu du osteguna, 2009.eko apirilak 2


Ergoiena

Ergoiena. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak Lizarraga Ergoieneko euskara liburua aurkeztuko du Euskarabideko areto nagusian. Liburuak Sakanako herri honetako euskararen deskribapen sakona egiten du. 
 
Institutuak Nafarroako euskalkien inguruko ikerketa espezializatuak argitaratzea du bere eginkizunetako bat. Aurkeztuko dugun liburua lan ildo honen barruan kokatzen da. Bertan Lizarragan bizirik dirauen mintzairaren aberastasuna erakusten da, zenbait alderdi linguistiko (lexikoa, deklinabidea, aditza, fonetika eta abar) eta etnologiko (toponimia, esaera zaharrak, kantak eta etxeen izenak) azpimarratuz.

Lan honen helburua bikoitza izan da, alde batetik lizarragatarrek haien ondare kulturalaren berri izatea, eta bestetik gure hizkera ahalik eta euskaldun gehienei ezagutzera ematea. Fonetikari emaniko garrantzia ere nabarmentzekoa da, gertakari fonetiko nagusien ondorioak azaltzen dira, eta hizkeren elementu morfologiko anitzetan azentuaren ezaugarriak zehazten dira. Liburua egiteko erabili den informazio iturri nagusia ahozkoa eta aurrez aurre jasorikoa izan da.

Osotara 650 ale argitaratu dira eta bakoitza 24 euroan salduko da liburu dendetan. 

Lizarraga Ergoiena

Ergoieneko ibarra hiru herrik osatzen dute: Lizarraga (burua), Dorrao eta Unanu. Sakana izenez ezagutzen den ipar-mendebaldeko eskualdean dago, Arakil eta Burunda haranen artean.

Koldo Zuazok argitaraturiko euskalkien sailkapenak egungo errealitatea bikain deskribatzen du: Lizarraga, Ergoiena eta Sakanako “Euskara Nafarra”ren hego sartaldeko azpieuskalkian kokatzen dira eta aldi berean tarteko hizkeraren berezitazunak ere nabariak dira.

Egileen datuak

Liburu hau berezia da. Izan ere, Patxi Ondarra zenak, Jose Luis Erdoziak, Rafael Karasatorrek eta Gregoria Solisek egindako lanari segida eman diote Javi Navarrok, Jose Navarrok eta Mari Lurdes Anduezak.

Javier Navarro Los Arcosek 47 urte ditu eta institutu bateko irakaslea da. Liburuaren koordinazio eta zuzendaritza ardurak hartu ditu.

Jose Navarro Navarro erretiratua dago eta hizkeraren aldaerak aztertu eta zuzendu ditu.

Mari Lurdes Andueza Berasategi, 66 urteko etxekoandrea, lanaren berrikuspenaz eta zuzenketa lanez arduratu da.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa