(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakume Sortzaileak programaren bigarren edizioan idazketa eta emakumezkoen lan literarioak izango dira nagusi osteguna, 2009.eko apirilak 2

Egitaraua apirilaren 6an, astelehenean, hasiko da


segundo programa mujeres creadoras

"Mujeres Creadoras" se centra en la escritura y las mujeres. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) bitartez, Emakume Sortzaileak programaren bigarren edizioa aurkeztu du. Oraingo honetan landuko dira, batetik, emakumezko nafar idazleen bizitza eta lanak; eta bestetik, emakumezkoen eta literaturaren arteko harremana. Zikloa hasteko, Marcela Lagarde y de los Ríos antropologia doktoreak hitzaldi bat emango du apirilaren 6an, Nafarroako Kutxaren hitzaldi aretoan. Izan ere, Lagarde antropologoak 100 artikulu baino gehiago eta hainbat liburu idatzi ditu generoaren inguruan.

Aurtengo Emakume Sortzaileak programaren asmoa da “lanbide eta bizimodu gisa idazketa aukeratu duten nafar emakumeak agerian jartzea eta ezagutzera ematea, baita ere emakumezkoen literatura hiritarrei gerturatzea ere". Hori esan du Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari gerenteak, Sara Ibarrola Intxustak, programa aurkezteko prentsaurrekoan. Ondoan izan ditu, gainera, Tafallako Marina Aoiz Monreal eta Iruñako Maite Perez Larumbe idazleak.

Aurkezpen ekitaldian, NBIko zuzendari gerenteak gogoratu du programa hori Nafarroako Foru Erkidegoaren 2006-2010 denboraldirako Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Planaren barruan dagoela, eta plan horren helburuetako bat dela emakumezkoak protagonista dituzten ekimen kultural eta artistikoak sustatzea eta zabaltzea. Ibarrolaren hitzetan, programa sortu zen “benetako berdintasuna sorkuntza eta ekoizpen artistiko eta intelektualaren alorrera eramateko premiagatik; izan ere, ez dugu ahaztu behar emakumezkoek eta gizonezkoek ez dutela kulturan baldintza beretan parte hartzen eta ez dituztela emaitza berak lortzen”.

Ibarrolak esan duenaren arabera, aurtengo edizioa antolatu da premia hauek gogoan hartuta: estereotipoak berriz definitzea; emakumezko idazleak erreferente bihurtzea eta idazle horiek kulturan egiten dituzten ekarpenak ezagutzera ematea; beren obra beste pertsona batzuei gerturatzea; emakume gazteenak idaztera animatzea; eta literaturan lan egin duten edo horretan dabiltzan nafar emakumeen lana duintzea eta balioestea.

Emakume Sortzaileak idazketari eman dio garrantzia aurten, kultur arloan ekarpen handiak egin arren beste gauza batzuengatik ezagutzen ditugun emakume ugari daudelako. Esaterako: Carmen Baroja Nessi, Vera de Alzate ezizenduna, eta Francisca Sarasate, nafar biolin-jolearen arreba. Lehenak olerkiak, haurrentzako ipuinak eta obra etnografikoak idatzi zituen, eta bigarrenak Santa Teresaren omenezko Alba de Tormeseko lehiaketan Urrezko Idazluma lortu zuen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Ver esta rueda de prensa
Oir esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa