(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 3.400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute estatuko “El secreto de la buena vida” lehiaketan osteguna, 2009.eko apirilak 2

Lehiaketaren helburua da 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei drogen inguruan hausnarraraztea; lehiaketa joan den urteko irailetik abendura egin zen


Javier López, ganador de la edición de Navarra del concurso nacional "El secreto de la buena vida". ( irudia handitu )

“El secreto de la buena vida” lehiaketaren 2008-2009 ikasturteko edizioan Nafarroako 88 ikastetxetako 3.436 ikaslek parte hartu dute. Nafarroan Azpilagaña ikastetxe publikoko Javier Lopez gaztea izan da irabazlea: gaur goizean jaso du saria, Fermin Castiella Drogamendekotasunaren Foru Planeko arduradunaren eskutik. Gaztea Madrilera joango da laster, finalean parte hartzera.

2008-2009 ikasturtean aurrekoan baino 40 ikastetxe eta 870 ikasle gehiagok parte hartu dute. Horiez gainera, 300 irakasle ere aritu dira lanean eta hamar eskola ordu egin dituzte gurasoekin bileretan.

Drogen gaineko Plan Nazionalaren barruan antolatzen den “El secreto de la buena vida” lehiaketaren helburua da Lehen Hezkuntzako ikasleei estupefazienteen kontsumoa prebenitzeko mezuak helaraztea, jolas eta heziketa materialen bitartez, eta baita irakasleak eta gurasoak jabearaztea ikasgeletan prebentzioak duen garrantziak. Lehiaketa antolatzen Hegoak elkarteak lagundu du.


Fermin Castiella, en la entrega del premio "El secreto de la buena vida". ( irudia handitu )

Jolasaren bitartez drogetatik babesteko abilezia lantzen da: taldeko presioei eta jarrera oldarkorrei aurre egiteko trebezia eta autoestimua garatzen dira. Halaber, estupefazienteei buruzko informazioa ematen da. Jolasa estatuko 17 autonomia erkidegoetatik eta bi hiretatik zeharreko bidaia bat da. Jokalariek sekretu bat argitu behar dute eta, horretarako, hainbat egoerari egin behar diete aurre eta zenbait proba gainditu behar dituzte; puntuazioa zailtasunaren araberakoa da.

Partaide guztiek jasoko dituzte sariak. Erkidegoetako irabazleek eta horien ikastetxeek sari bereziak izango dituzte, baita estatuko finaleko sailkapenean lehen hiru postuetan geratzen direnek ere. Sailkapeneko lehenak Eurodisneyrako bidaia jasoko du opari, gurasoekin edo tutoreekin gozatzeko; eta bigarrenari eta hirugarrenari bizikleta bana eta kirol gaiak emango dizkiete.

Jolasa 10 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako da, adin horietako haurrak baitira, hezkuntza aldetik begiratuta, prebentzioa lantzeko egokiak. Izan ere, adin horien ondoren hasten dira legez kanpoko drogak, alkohola eta tabakoa dastatzen. Zehazki, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren datuen arabera, tabakoa erretzen 13,1 urterekin hasten dira, batez beste; alkohola edaten 13,8 urterekin; eta cannabisa eta kokaina kontsumitzen 14,6 eta 15,4 urterekin, hurrenez hurren.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa