(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 34 kilo kokaina konfiskatu ditu drogen aurkako nazioarteko operazioan. 18 pertsona atxilotu dituzte guztira ostirala, 2009.eko apirilak 3

Agenteek bi laborategi aurkitu dituzte Tuteran eta Iruñan. Leku horietatik Iberiar penintsularen iparraldera eta Levante ingurura droga banatzen zen


Fernádez, el consejero Caballero, Rábade y Salaberri, con la droga decomisada.

La Policía Foral decomisa 34 kilos de cocaína de gran pureza en una operación internacional. ( irudia handitu )

Foruzaingoak Espainiako zenbait autonomia-erkidegotan, tartean Nafarroan, aritzen zen droga saldu eta banatzeko nazioarteko sare garrantzitsua desegin du. Operazio horretan purutasun handiko 34,4 kilo kokaina konfiskatu dira. Horrez gain, 18 pertsona atxilotu dituzte, besteak beste, erakundearen arduradunak eta droga atzerritik bagajean ezkutatuta ekartzen zuten pertsonak Europako aireportuetan zehar. 

Lau atxiloketa atzerrian egin dira, herrialde horietako poliziaren lankidetzaz. Zehatz esanda, nafar bat Suitzan atxilotu zuten, 4 kilo kokainarekin, eta Foru Komunitateko beste hiru herritar Portugalen atxilotu zituzten 16 kilo kokainarekin. Beste zazpi pertsona Valentzian, hiru Foru Komunitatean, bi Kantabrian eta bi Bizkaian atxilotu dituzte. Sareak nazioarteko loturak zituen Brasilen eta Bolivian.

“Río” izeneko operazioa urrian abiatu zen, Iruñako Instrukzioko 4. zk.ko Epaitegiko titularraren tutoretzapean. Droga asko konfiskatzeaz eta pertsona asko atxilotzeaz gain, operazioan substantziak prozesatzeko bi laborategi aurkitu dituzte, Iruñan eta Tuteran. Leku horietan, Espainiara iritsitako droga manipulatu egiten zen ondoren Iberiar penintsularen iparraldeko autonomia-erkidegoetan (Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Errioxa, besteak beste) eta Levanten banatzeko. Foruzaingoak 40.000 euro eta 5 ibilgailu (3 gama altukoak) ere konfiskatu ditu. Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak; Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusiak; Alfonso Fernández Díaz Foruzaingoaren buruak; eta Juan José Salaberri Ikerketa arloko komisario nagusiak gaur goizean operazio honen xehetasunak aurkeztu dituzte. Operazioa irekita dago oraindik –azken atxiloketa atzo egin zen- eta alderdi batzuk sekretupean daude. Foruzaingoak drogaren aurka egindako jardunik garrantzitsuena da, eta oso esanguratsua da, batez ere, aipatutako bi laborategiak atzeman dituztelako.
Cocaína

La Policía Foral decomisa 34 kilos de cocaína de gran pureza en una operación internacional. ( irudia handitu )

Etxeko erregistroak eta Nafarroatik kanpo atxiloketak egiteko, hurrengo hauen lankidetza izan du Foruzaingoak: Polizia Nazionala, eta bereziki GRECO (Grupo de Respuesta Especial al Crimen Organizado) eta UDYCO (Unidades de Drogas y Crimen Organizado) Levanten, Valentzian, Santanderren eta Bizkaian, Polizia Judiziala Santanderren, eta operazio berezien GOES taldeak eta txakurren taldeak.

Prentsaurrekoan, Caballero kontseilariak eta Barne zuzendari nagusiak adierazi dute operazio honekin Foruzaingoak Foru Komunitatean polizia integralaren eta erreferentziako poliziaren izaera erakusten duela. Era berean, Foruzaingoaren buruak beste polizia-kidego batzuen laguntza eta lankidetza eskertu du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Vídeo de la operación policial
Presentación operación

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa