(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Los Arcoseko abiadura-zirkuituan UGPS aldatzeko izapideak abiatu ditu astelehena, 2009.eko apirilak 6

Besteak beste, ingururako sarbide nagusia aldatzea eta balio anitzeko erabilera tertziariora bideratutako azalera handitzea aurreikusi dira


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan hartutako akordioaren arabera, Los Arcoseko abiadura-zirkuituan Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko izapideak abiatuko dira. 

Zehatz esanda, proposamenen artean ingururako sarbide nagusia eta UGPSren garapen-faseak aldatzea, balio anitzeko erabilera tertziariora eta kirol-zuzkidurara bideratutako azalera librea handitzea (eraikigarritasuna handitu gabe), eta amaitzeko, Los Arcoseko hirigunearekin eta kanpoko bide-azpiegiturekin dauden loturak aldatzea aurreikusi dira.

Lehenengo aldaketari dagokionez, hots, ingururako sarbide nagusiari dagokionez, UGPSn planteatu da sarrera hori gaur egun Estellerriko Jarduera Ekonomikoetako Eremurako (JEE) ezarritako sarbidetik egingo litzatekeela, eta gaur egun indarrean dagoen zerbitzubidearekin lotu arte luzatuko litzatekeela. Zerbitzubide hori, kasuan kasuko aldaketa geometrikoak eta eraikuntza-aldaketak eginda, JEErako lehengo sarbidearen ondoan geratuko litzateke, zirkuiturako sarbide nagusian. Bestalde, indarreko UGPSn aurreikusitako sarbide nagusia, “Senda de los Guiadores”, bigarren ihes-bidea izango litzateke hegoaldetik.

Aldaketa horien bidez, zirkuiturako sarbideak hobetu nahi dira: beste ihes-bide bat egongo da; NA-129 errepidean eragina gutxituko da, biribilgune bat kendu eta abelbideko eraginak desagertuko dira eta; eta instalazioak hobetuko dira, sarbidea horiei dagokienez zentratuko da-eta, eta zehatz esanda, zuzkidura-lursailei, aparkaleku publikoari eta gizarte-egoitzari dagokienez. Horrez gain, 13.794 m2 gehituko dira UGPSko lur urbanizagarrira, eta beraz, horren banaketa-esparrura, bideak eta berdeguneak egiteko. Modu berean, sarbideen aldaketa horrek trafikoan izango dituen eraginak ere jaso dira dokumentuan, eguneroko trafikoa eta kirol-ekitaldiak dauden egunetako trafikoa bereiziz.

UGPSren garapen-faseen aldaketari dagokionez, indarreko planaren arabera hiru fasetan garatu daiteke, kasuan kasuko urbanizazio-proiektuekin: lehenengo fasean, abiadura-zirkuitura eta instalazio osagarrietara, berdeguneetara eta aparkalekuetara bideratutako espazioa eta sartzeko bide publiko eta pribatuak eta sistema orokorra, baita iparraldeko bidea edo “ihes-bidea” ere; 2. faseak UGPSren gainerako esparrua hartuko luke; eta hirugarren fasean sarbidea “Senda de los Guiadores” izenekotik antolatuko da, jardun hauekin: biribilgune bat bidezidorra eta NA-129 errepidea gurutzatzen diren lekuan, bide honetan galtzada zabaltzea JEEn sartzeko biribilgunearen eta biribilgune berriaren artean, “Senda de los Guiadores” asfaltozko bide moduan egokitzea zirkuituraino eta, amaitzeko, zirkuiturako sarrera banatzeko biribilgunea.

Hirugarren proposamenean balio anitzeko erabilera tertziariora eta kirol-zuzkidurara bideratutako azalera librea handitzea da, eraikigarritasuna handitu gabe. Azalera hori handitzeko, Bideko Autobidearen lurzoru paraleloaren (berdegunera bideratua) zabalera murriztuko da, eta horrela eraikigarritasunari dagokionez autobidearekin dagoen distantzia bete egiten da, eta berdeguneetara bideratuta egon behar duen lurzoruaren %10 mantendu egiten da.

Amaitzeko, laugarren proposamenean Los Arcoseko hirigunearekin dauden loturak eta kanpoko bide-azpiegiturak aldatzea biltzen da. Batetik, Jarduera Ekonomikoetarako Eremuaren (JEE) biribilgunea UGPSren bidearekin lotzea planteatzen da eta, bestetik, UGPSen Los Arcosen eta zirkuituaren artean ezarritako lotura N-111 errepidean moztea, errepide horren eta hirigunean artean epe laburrean hirigintza-jardun bat aurreikusita dago eta.

Gogoan izan behar da 2007ko urrian Nafarroako Gobernuak Los Arcoseko abiadura-zirkuituaren Udalez Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) onetsi zuela, Construcciones Samaniego S.L. eta Circuito de Los Arcos, S.A. sozietateek sustatuta, 160 hektareako lurralde-eremuarekin. Xedea abiadura-zirkuitu iraunkorra eta balio anitzeko izaera tertziarioko erabilera osagarriak ezartzea da. Horiek Los Arcos herriaren eta Bideko Autobidearen hegoaldean kokatuko dira.

Dokumentazioa:
Modificaciones propuestas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa