(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko errentaren kanpaina apirilaren 21etik ekainaren 23ra izango da, eta internet bidez, apirilaren 7tik aurrera asteartea, 2009.eko apirilak 7

169.675 proposamen igorri dira, Nafarroako zergapeko guztien erdiari baino gehiagori


Campaña de la renta

Imagen promocional de la Campaña de la Renta 2008.

2008ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena egiteko epea apirilaren 21etik ekainaren 23ra izango da. Hala ere, gaur Internet bidez aitorpenak egiteko kanpaina hasi da. Gaur 169.675 proposamen igorri dira, Nafarroako zergapeko guztien erdiari baino gehiagori (223.450 zergapeko). Zenbateko horretatik %80 “itzultzeko” dira, 87,7 milioi euro guztira, iaz baino 25,4 milioi gehiago.

Datu horiek gaur goizean eman dituzte Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Nafarroako Ogasuneko zuzendari gerenteak, errentaren kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan.

Kanpaina honen berrikuntza nagusiak 440 euroko (gehienez) kenkaria aplikatzea, PFEZren tarifa %2 beheratzea, etxeen errentarientzat kenkaria handitzea (muga 600 eurotik 900 eurora igo da), etxeen errentatzaileentzat murrizketa aplikatzea (jasotzen dituzten errenten %45 bakarrik aitortzen dute) eta Ondarearen gaineko Zerga kentzea dira.

Aitorpen-egileen ezaugarriei dagokienez, errentaren aitorpena aurkeztu behar dute 2008an kasu hauetakoren bat bete zuten zergapekoek:

-Laneko etekinak 11.250 euro gordin edo gehiago (lehen, 9.700 euro gordin). Modu horretan, eta Ogasunak egindako kalkuluen arabera, kenkari berrien eraginez, 15.000 pertsona gehiagok ez dute PFEZ ordaindu beharko.

-Ondasun higigarrien etekinak eta ondarearen gehikuntzak, 1.600 euro gordineko atxikipena edo handiagoa dutenak.


-Bestelako errentak jasotzen dituzten zergapeko guztiak (enpresaburuak eta profesionalak, errentatzaileak…), eta edonola ere, aitorpen bateratua aukeratzen bada.


Kanpainaren datak eta bitartekoak

Adierazi den moduan, kanpaina Ogasunaren bulegoetan apirilaren 21etik ekainaren 23ra izango da. Horrez gain, gaur, apirilak 7, interneten bidez aitorpenak egiteko eta aitorpen-proposamenak jasotzeko kanpaina hasi da. Ogasuneko datuen arabera, hamar pertsonatik bederatzik etxera bidalitako aitorpena onartzen dute.

Aitorpena etxean jasotzen duten zergapekoek datu fiskalen orria arretaz aztertu behar dute. Ados egonez gero, ez da ezer egin behar: proposamena “itzultzeko” bada, zenbatekoa bankuko kontuan sartuko dizute, eta proposamena "ordaintzeko" bada, bi ordainketa helbideratuko dizkizute: uztailaren 2an eta azaroaren 20an. Ados ez bazaude, aitorpena puskatu eta epearen barruan beste bat egin behar da. %0,7ko esleipena aurreko urtean adierazitako lekura bideratuko da, eta aldi horretan aitorpena egin ez bazenu, ez da bat ere adierazita egongo (azken puntu hori 901 505 505 telefono-zenbakian, www.navarra.es interneteko helbidean edo sms bidez 5113 zenbakian aldatu daiteke). 

Aitorpena internet bidez egitea hautatzen duten zergapekoek www.navarra.es Nafarroako Gobernuaren web orrian xede horretarako kokatutako sustapen-gunera sartu behar dute, eta PINa eta sinadura digitala eskatuko zaizkie. Diru-sarrera gehienez zazpi eguneko epean jasoko dute.

Amaitzeko, apirilaren 21etik ekainaren 23ra aitorpena aurkezteko gaur egungo bitarteko guztiak aktibatuta egongo dira, besteak beste, Ogasuneko sei bulegoak, jendea artatzeko 74 pertsonarekin. Bulego horietara joateko hitzordua apirilaren 17tik eska daiteke 901 505 505 telefono-zenbakian. Azken horretan, 35 operadore daude eta 24.000 hitzordu inguru izapidetzen dira. Era berean, aitorpena 21 entitate laguntzaileen bidez ere aurkez daiteke, 1.300 puntutan.

Aurreko edizioetan bezala, Nafarroako Ogasunak teknologia berrien aldeko apustua egin du. Modu horretan, Lurreko Telebista Digitalaren eta mugikorraren bidez (SMS eta mugikorra ataria), organismo autonomoak hainbat alderdiri buruzko informazioa eskaintzen du, hala nola proposamena igorri den, zenbat ordaindu edo kobratuko den, edo tributu-esleipena aldatzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Campaña de la Renta 2008.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa