(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak 19 toki entitateri berdintasunaren alde egindako lana aitortu die asteartea, 2009.eko apirilak 7

Ekitaldi berean Generoari eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko I. ikastaroko parte-hartzaileei diplomak eman dizkie


Acto de reconocimiento entidades locales por la igualdad

Acto de reconocimiento a entidades locales a favor de la igualdad. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean egindako ekitaldian 19 toki entitateri (14 udal, 4 mankomunitate eta partzuergo 1) emakumeen eta gizonen artean berdintasuna bultzatzeko egindako lana aitortu die. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta horrez gain, aukera-berdintasunari buruzko I. ikastaroa: aplikazioa Herri Administrazioko esku-hartzean izenekoan parte hartu duten berdintasun-eragileei ere diploma eman zaie. Ikastaroa Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) bultzatu du.

Era berean, ekitaldi horretan María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Marcela Lagarde y de Los Ríos Mexikoko antropologo eta feministak parte hartu dute. Azken horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren XXI. mendeko agendari buruzko hitzaldia eskaini du. Lagardek NBEk duela 61 urte aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aipatu du, artikulu batean “gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko elkarbizitza bermatzen duen gizarte-ordenan” bizitzeko eskubidea aitortzen da eta. 

Lagardek NBEk duela 61 urte aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aipatu du, artikulu batean “gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko elkarbizitza bermatzen duen gizarte-ordenan” bizitzeko eskubidea aitortzen da eta. Lagardek adierazi du tokiko gobernuek berdintasun-politikak bultzatzeko eginkizuna dutela, eta puntu horretan adierazi du XXI. mendeko berdintasunaren aldeko agendak, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko genero-arrakalak suntsitu beharko lituzkeela, eta tokiko administrazioei aukera-berdintasuna bultzatzeko ahalmena eman behar zaiela.


acto de reconocimiento a entidades locales igualdad

Acto de reconocimiento a entidades locales a favor de la igualdad. ( irudia handitu )

Sari hauek Consuelo Ochoa artista nafarraren lan bat izan dira. Sariok Nafarroako Gobernuak genero-berdintasuna sustatzeko dituen ekimenen barruan sartzen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunaren I. Planera bilduta daude, 2006-2010 aldian. Hala adierazi du Sanz presidenteak toki entitateen lana aitortzeko hitzaldian. Presidentearen esanetan, “gizarte bidezko eta zuzena eraikitzeko baldintzak betetzen dituzte, hala nola, konpromiso politikoa, baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak, langile kualifikatuen bidez”.

Horrez gain, Sanzek lan egiten jarraitu behar dela adierazi du, “gaur egungo krisi ekonomikoaren egoerak dituen zailtasunak gorabehera, gizonen eta emakumeen artean berdintasun handiagoa duen etorkizuna eraikitzeko”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente
Ver esta rueda de prensa
Oir esta rueda de prensa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa