(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiritarren txartelarekin hiriko garraioa ordaindu ahal izango da, tarifa sozialak kontuan hartuta, gainera asteartea, 2009.eko apirilak 7

Amelia Salanuevak eta Javier Torrensek ziurtapen txartelari gehitu dizkioten zerbitzuak aurkeztu dituzte


tarjeta ciudadana

Tarjeta ciudadana. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko Departamentuak sustatutako hiritarren txartelarekin hiriko garraioa ordaindu ahal izango da laster Iruñako eskualdean. Gainera, tarifa sozialak dituztenei (65 urtetik gorakoei, minusbaliatuei, familia ugariei eta abarrei) dagozkien deskontuak egingo dizkiete. Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitateko presidente Javier Torrens Alzuk txartelaren ezaugarri eta zerbitzuen berri eman dute gaur prentsaurrekoan. Txartelak hari gabeko sistema bat dauka eta ez dago irakurgailuan sartu beharrik.

Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanuevak esan du orain 185.000 txartel daudela banatuta 41 toki erakundeetan eta Nafarroako Gobernuaren hiru zerbitzutan (Larrabide estadioan, Liburutegi Zerbitzuan eta sinadura digitaldun txartelak egiten dituen Toki Administrazioan). Alde horretatik, kontseilariak adierazi du datozen urteetan txartelak emango dizkietela hala nahi duten toki erakunde berriei.

Toki Administrazioko Departamentuak eta hiru finantza erakundek (Nafarroako Kutxak, Caja Ruralek eta Euskadiko Kutxak) adostutako hitzarmen bati esker, 225.000 txartel egin dituzte, aurrekoak berritzeko eta erakunde berriei emateko. 

Hiritarren txartela gisa horretako lehen proiektua da Espainian. Txartelak hainbat toki erakunderen zerbitzuak erabiltzeko balio du. Hau da, txartelak, edonon egin dela ere, balio du egin duenaren zerbitzuak baliatzeko ez ezik, baita diru-zorro gisa, garraioa ordaintzeko, Nafarroako liburutegi publikoetan maileguak egiteko eta aurrerago gehitu zaizkion beste zerbitzu batzuetarako. Horrek esan nahi du Corellan egindako txartel batekin, adibidez, honako hauek egin daitezkeela: Sarrigurengo kirol hirira sartu, Villavesa hartu, Iruñako liburutegi nagusian liburuak, CDak, DVDak eta abar maileguan hartu, e.a. Gainera, udara baino lehen, Iruñako Udalak errentan jarriko dituen bizikletekin paseatzeko aukera ere izango da. Hori guztia txartel berberarekin.

dossier Mancomunidad.pdf

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa