(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erreklamazioen %13 hiritarren alde ebazten du Foru Poliziak asteazkena, 2009.eko apirilak 8

Barne Erregimeneko agenteek kexa edo iradokizuna jaso eta hilabete baten buruan ematen dute erantzuna, arrazoituta


Un agente atiende a una ciudadana.

Erreklamazioen %13 hiritarren alde ebazten du Foru Poliziak ( irudia handitu )

Foru Poliziak jaso dituen kexen %13,2 hiritarren alde ebatzi ditu. Erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak hartzeko zerbitzua 2005ean ezarri zuten, polizien zerbitzuak hobetze aldera. Kalitate tresna horri esker hiritarrak gaizki ikusten dituzten polizia jarduerak gutxitu egin dira.

Zehazki, sistema martxan jarri zenetik, hiritarrek 292 kexa aurkeztu dituzte. Horietatik 19 beste erakunde batzuetara bideratu dira, Foru Poliziak eskumenik ez duelako. Gainerako 273 kexetatik 211 Foru Poliziaren alde ebatzi dira eta 36, hau da, %13,2, erreklamazioa egindako pertsonaren alde. Beste 26 kasutan ikerketa ez da erabakigarria izan, alderdien bertsioak kontrakoak zirelako.

2005ean, Foru Poliziak erreklamazioen %25 hiritarren alde ebatzi zuen. 2008an, berriz, portzentaje hori %11ra jaitsi da, poliziek eskaintzen duten zerbitzua hobetu egin delako. Hiritarren alde ebatzitako erreklamazioen batezbestekoa, beraz, %15ekoa da.

Foru Poliziaren jarduerekin bat ez datozenei agenteek eta Hiritarrentzako Arreta Bulegoetako langileek aholkatzen diete erreklamazioa jartzea. Sistema hori polizientzako bermea ere bada.

Gainera, emandako zerbitzua eskertzeko edo iradokizunak egiteko ere balio du. 2005etik zerbitzua hobetzeko 9 iradokizun eta eskerrak emateko 82 idatzi jaso dituzte, asko eta asko agenteen esku-hartzeekin pozik dagoen jendearenak (kasuak dira, esaterako: telefono bidezko jazarpen bat, etxebizitzetan gauean zarata neurtzea eta pertsona bat bizirik ateratzea zirkulazio esku-hartze bizkor bati esker) eta beste batzuk instituzionalak (San Fermin jaietan eta Nafarroako Unibertsitatearen kontrako azken atentatuan egindako lana eta gizarte, kultur, kirol eta erlijio ekitaldiak antolatzen dituzten kolektiboen lana).

Erreklamazioen %95 Foru Poliziaren bulegoetan aurkeztu dituzte zuzenean. Beraz, hiritarrek prozesuan uste osoa dutela dirudi. Sistema indarra hartzen joan da denborarekin. 2008an hiritarren 130 idatzi jaso zituzten (102 erreklamazio, 3 iradokizun eta eskerrak emateko 25 idatzi); 2005ean, berriz, 30.

Erantzuna hilabete baino gutxiagoan

Foru Poliziak Zerbitzu Kartan hartutako konpromisoei jarraiki, Barne Erregimeneko agenteak komunikazio jaso eta 72 ordura jartzen dira harremanetan hiritarrekin eta, hilabete baino gutxiagoan, erantzun pertsonalizatu eta arrazoitua ematen dute, kasua zehatz-mehatz aztertu ondoren. Hiritar asko, kexak onartzen ez badizkiete ere, gustura geratzen dira Foru Poliziak beren eskariak aztertu dituztela jakinda.

Barne Erregimeneko atalean hiritarren era guztietako idatziak aztertzen dituzte (astean bost inguru), bertsioak alderatzeko, hobetzeko aukerak aztertzeko eta hiritarrek Foru Poliziak eskaintzen duen zerbitzuaren gainean zer iritzi duen jakiteko. Izan ere, erreklamazioak eta iradokizunak egiteko eta esker onak emateko modu horren asmoa da hiritarrek zeregin polizialean parte hartzea eta iguripenak betetzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa