(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,6 milioi euro bideratuko ditu Tafalla eremuko gizarte izaerako zentro bira osteguna, 2009.eko apirilak 16

Buruko desoreka larria duten pertsonentzako Okupazio Zentroa eta Gizarte Zerbitzuen Zentroa dira


Nafarroako Gobernuak 2.564.105 euro bideratuko ditu buruko desoreka larria duten pertsonentzako Okupazio Zentro berria eta Tafalla eremuko Gizarte Zerbitzuen Zentroa barne hartuko dituen eraikin berrira. Zehazki, obrara 2.239.105 euro bideratuko dira eta ekipamendura 325.000 euro.

Gaur goizean Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, María Isabel García Malok, proiektua aurkeztu du. Alde batetik, Okupazio Zentroaren eskutik buruko desoreka larria duten pertsonen arreta, errehabilitazioa eta gizarteratzea bermatu nahi da. Bestetik, Gizarte Zerbitzuen Zentroaz baliatuz enplegua lortzeko eta etxebizitza izateko zailtasunak dituzten pertsonei, adingabeei eta horien familiei, baita genero-indarkeriaren biktima izan direnei ere, laguntza ematea du helburu.

García Malok baliabide bakoitzaz bere aldetik jardun arren, gizarte-izaera duten bi zerbitzu oso garrantzitsu direla nabarmendu du, gune berean kokatzeaz gain, “zalantzarik gabe, departamentu honen helburu diren pertsonen arreta, zentzu guztietan, hobetzea ekarriko duelarik”.

Halaber, mota honetako proiektuak aurrera ateratzeko lan egiten duten pertsona guztien ahalegina azpimarratu du eta Tafallako alkatesa, Cristina Sota Pernaut, zoriondu du Nafarroa osoko Gizarte Zerbitzuen tokiko lehen Saila garatzeagatik.  

Buruko desoreka larria duten pertsonentzako Okupazio Zentro berria

Zentro berriak helburu bikoitza du: alde batetik, buruko desoreka larria duten pertsonen narriadura eta bazterketa prebenitzea, eta bestetik, García Maloren hitzetan, “bultzatu nahi dugun eredu berriaren erreferente bihurtzea, Nafarroako Gobernuaren esku dagoen mota horretako lehen zentroa izanik”.

García Maloren arabera, norberaren autonomia sustatzeko eta oinarrizko mendekotasuna prebenitzeko zerbitzua izanik, Gizarte Zerbitzuen 2008-2012 Plan Estrategikoak zentro horiek, arlo guztietan, 2011. urtean prestazio bihurtzeko beharra ezartzen du (gogoratu egun Gizarte Zerbitzuen Sail orokorrak bermatu gabeko prestazio gisa barneratzen duela), era horretan aipatu egoeratan dauden pertsonen eskubide subjektibo bihurtuz.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa