(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak ia 300.000 euro jarriko ditu Doneztebeko zeharbidea berritzeko
osteguna, 2009.eko apirilak 16

Besteak beste, biribilgune bat egingo dute, herriko zirkulazioa antolatze aldera


Doneztebeko zeharbidea berritzeko hitzarmena

Doneztebeko zeharbidea berritzeko hitzarmena sinatu dute ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentua medio, 282.048 euro jarriko ditu Doneztebeko zeharbidea berritzeko. Hori jaso dute Laura Alba Cuadrado kontseilariak eta Doneztebeko alkate Miguel San Miguel Azpirozek gaur goizean sinatutako lankidetza hitzarmenean. 

Gobernuak joan den martxoaren 16ko bileran adostu bezala, Foru Gobernuak 2009an 138.190 euro eta 2010ean 144.218 euro jarriko ditu Donezteben glorieta bat egiteko, NA-170 errepidean. Biribilgune hori egingo dute Ezkurra ibaiaren gaineko zubiaren beste aldean, udal eskolen ondoan. Era horretan, mugimendu guztiak antolatuta geratuko dira eta elkarguneko zirkulazioa hobeto bideratuko da. Halaber, zeharbidean dagoen autobus geltokia aldatuko dute.

Hitzarmeneko klausulen arabera, Doneztebeko Udalari dagokio proiektua egikaritzea (eskaintzako aurrekontua 393.748 eurokoa da) eta, behar izanez gero, obrak egiteko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak eskuratzea (horretarako gastuak eta zerbitzuak berriz jartzekoak Udalak ordaindu beharko ditu). Halaber, zuzendaritza teknikoa toki erakundearen esku egongo da eta departamentuko Zaintza Zerbitzuak ikuskatuko du.

Proiektuaren ezaugarriak

Leitza eta Doneztebe arteko NA-170 errepidearen zeharbidean dagoen elkarguneak hainbat adar dauzka orain, leku hauetara joateko: osasun zentrora, INEMeko bulegoetara, urbanizazio berrietara, udal eskoletara eta kiroldegi berrira. Zirkulazio hori guztia, beraz, antolatu beharra dago.

Horretarako, biribilgune bat jarriko dute, mugimendu guztiak antolatzeko eta bide segurtasuna hobetzeko. Gainera, glorieta horretan jarriko dituzte orain herrigunean dauden autobus geltokiak. Beraz, oinezkoen pasabidean dagoen geltokia kendu eta glorieta inguruan aparkaleku berriak jarriko dituzte.

Glorietak 15 metroko erradioa izango du kanpoaldean eta 6 metroko erradioko babesgunea erdian. Galtzada 9 metro zabalekoa izango da leku estuenetan, erdiko babesguneak ertzak beheratuta edukiko ditu eta 1,5 metroko espaloi zolatua egongo da. Horrez gain, biribilgunerako sarreran triangelu itxurako hiru babesgune jarriko dituzte.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa