(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Anuen Ekonomi Jardueren Eremua eraikitzeko hitzarmena sinatu dute ostirala, 2009.eko apirilak 17

Roig kontseilariak nabarmendu du Udalek asko lagundu dutela proiektua aurrera eramaten eta landa eremuetan enplegua sustatzen


Anueko Ekonomi Jardueren Eremuko hitzarmena.

Roig kontseilariak eta alkateek Anueko Ekonomi Jardueren Eremuko proiektua aztertu dute ( irudia handitu )

Gaur goizean lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Anue, Lantz eta Ultzama udalerrietako lurretan Ekonomi Jardueren Eremu berri bat egiteko. Hitzarmena sinatu dute, hain zuzen, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilari eta Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA) sozietateko presidente Jose Maria Roig Aldasorok eta Anue, Lantz eta Ultzamako alkateek, Raúl Pascal Egozcuek, David Mariñelarena Saraleguik eta Francisco Pérez Arreguik, hurrenez hurren.

Eremu berriak 38,4 hektareako azalera gordina izango du, gutxi gorabehera, eta hiru udalerrietako lurrak hartuko ditu:, 29,8 hektarea Anuen, 3,6 hektarea Lantzen eta 5 hektarea Ultzaman (gutxi gorabehera). Ekonomi Jardueren Eremua Oianaundin egongo da, Iruña eta Behobia arteko N-121A errepidearen, Mendikarate bazterraren eta Aranongo bidearen artean.

Hitzarmenean adostu dute Hirigintzako Plangintzan egin beharreko jarduera Udalaz Gaindiko Plan Sektorial gisa gauzatuko dutela. Ekonomi Jardueren Eremua Zaintzeko Hirigintza Erakunde bat sortuko duta. Erakundeko kideak izango dira Jardueren Eremuko lurren jabeak eta Udalak, eta horiek arduratuko dira lagatako ondasun eta zerbitzu guztien funtzionamenduaz eta zaintzaz. Udalek hitz eman dute Jardueren Eremua garatzeko behar beste gestio eta ekintzetan lagunduko dutela, lana NASUINSArekin koordinatuta.

Esparruak 390.000 metro koadro ditu eta Anueko Ekonomi Jardueren Eremuan 200.000 metro koadroko industri lursail garbiak egongo dira.

Jose Maria Roigek eskertu egin die hiru Udalei proiektua gauzatzeko eskaini duten laguntza, eta nabarmendu du udalerrien babesak garrantzi handia duela landa eremuetan jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko lanetan.

Anueko bailarako biztanleriak behera egin du 80. hamarkadatik hona: lehen 521 biztanle zeuden eta orain 374. Ultzamako bailaran eta Lantzeko udalerrian ere egoera antzekoa da. Alde horretatik, batik bat gazte jendearen kopuruak egin du behera. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuak nabarmendu du biztanleei tokiko jardueretan lana emanez gero, hau da, enplegu berriak sortuz, biztanleriak behera egiteari utz diezaiokeela. Gainera, Jardueren Eremua non dagoen ikusita, logistika premiak bete ditzake, baita hainbat enpresa eta zerbitzuren premiak ere. Izan ere, Iruña eta Behobia arteko N-121 errepidean dago, Iruñako eskualdearen eta Baztan-Bidasoa eremuaren erdian. Horren harian, Roig kontseilariak argitu du Anue, Lantz eta Ultzama udalerrietan (Belateko tuneletatik gertu) industrialdea jartzeko ekimenak ez daukala zerikusirik Baztan-Bidasoa eremuan eskualde mailako industrialdea jartzearekin.

 Anueko Ekonomi Jardueren Eremua gauzatuko da Nafarroako Gobernuak ekitaldi honetan industri lurzorua sustatzeko asmoaren barruan. Berrikuntza, Enpresa eta Lan departamentuaren iritziz, proiektu hori “Foru Administrazioaren eta toki erakundeen arteko lankidetza politikaren eta erkidegoa modu orekatuan garatuz lurraldea egituratzeko ekimenen beste adibide bat da. Izan ere, Nafarroako eskualdeetan ekonomi jardueretarako eremu berriak jartzea da helburua, inguruan aberastasuna eta lanpostuak sortzeko”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa