(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak A-21 Aragoirekin lotzeko lanak koordinatzeko protokolo orokorra onartu du astelehena, 2009.eko apirilak 20

Jarduketak 16,6 kilometroko luzera du eta bi urte eta erdiko epean gauzatuko da 


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren eta Sustapen Ministerioaren jarduketak arautzen dituen protokolo orokorra onartu du, Nafarroaren eta Aragoiko Autonomia Erkidegoaren probintzien mugen ondoko zatien, A-21arenak, Pirinioetako Autobidekoak, eraikuntzari dagokionean.

A-21aren, Pirinioetako Autobidearen, eraikuntza Nafarroako Gobernuko Errepideen II. Plan Gidarian eta Nafarroa 2012 Planean, bai eta Sustapen Ministerioaren Azpiegituren eta garraioen Plan Estrategikoan (PEIT) jasotzen da. Halaber, bere sustapena eta garapena administrazio biek 2002ko abenduan garraio-azpiegiturak eraikitzeko izenpetu zuten lankidetza-akordioan jaso zen.

Zehazki, protokoloaren xedea A-21aren Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Aragoiko Autonomia Erkidegoaren elkarren ondoko zatien eraikuntzari dagokionez alderdi teknikoen, administratiboen eta ekonomikoen esparru arautzaile orokorra ezartzea da, interferentziak ekidite eta alde bien helburuak optimizatze aldera. Zati horiek Judako Benta-Esa eta Esa-probintziaren muga dira Nafarroaren aldetik; eta Tiermas-Nafarroako muga lotura, Aragoiko lurraldean.

Halaber, dokumentuaren garapena bultzatzeaz, jarduketak koordinatzea zeta alde bakoitzaren irizpideak beteko direla bermatzeaz arduratuk oden Jarraipen Batzorde Teknikoa eratu da.

Lanen egoera

Gogoan izan iragan otsailean Nafarroako Gobernuak A-21aren, Pirinioetako Autobidearen, 4 eta 5 zatien (Judako Bentatik Zaragozako probintziaren mugara arte) eta Nafarroatik pasatzen den autobidearen zati osoaren mantentzearen kontratazioa eskaini zuela itzaleko bidesari sistemaren bidez.

Jarduketak 16,6 kilometroko luzera eta bi urte eta erdiko egikaritzapen-epea ditu, 2009an hasten eta 2011ko abenduan amaitzen dena. Zati horiek eraikitzeko estimatutako aurrekontua 245.733.331 eurokoa da.

Autobidearen bi zati horien kontratazioaz, Nafarroako Gobernuak egungo krisi-egoeran dituen bi helburu nagusietan aurrera egiten du: ekonomia dinamizatu eta enpleguari eutsi. Halaber, Foru Gobernuak planifikatutako hiru ardatz estrategikoen erabateko egikaritzapenean laguntzen du, Errepideen 2002-2009 II. Plan Gidarian jasoak.

Autobiaren 1, 2 eta 3 zatien 29,42 kilometroei dagokienez, 2009 erdialdean guztiz egikarituz, inbertsioa 101.510.000 eurokoa izango da, aurrekontu osoa 347.243.313 euro izanez.

Ardatz estrategikoa Nafarroarentzat

A-21 Pirinioetako Autobidea, Nafarroako ekialdea egituratuko eta zerbitzua emango dion bide zabala izateaz gain, Ebro haranaren iparraldeko komunikazioko ardatz estrategikoaren zati da, alde kantauriarra eta mediterraneokoa lotuko eta herrialdean jarduera ekonomiko handieneko eremua, penintsularen ipar-ekialdea, antolatuko dituena.
Behin zeharkako ardatz berria eraikita, eskualdearen garapenaren ondorioz trafikoa handitzea espero da, Iparreko, autobideekin Barrancakoarekin, A-12arekin eta A-68arekin gertatu zen bezala.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa