(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Soria-Tutera autobiako lanak koordinatzeko protokolo orokorra onetsi du astelehena, 2009.eko apirilak 20

Nafarroako tartea eraikitzeko proiektuaren idazketa aurten hasiko da


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Soria-Tutera autobiari lotuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Sustapen Ministerioaren jardunak arautzen dituen protokolo orokorra sinatzea onetsi du.

Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena formulatzea eta Soria-Tutera autobiaren eta Nafarroako autobidearen (AP-15) eta Ebroko autobian (A-68) eraiki gabe dagoen Errioxako tartearen arteko loturari buruzko azterketa informatiboa egitea ere adostu da.


Soria-Tutera autobia eraikitzea (A-15 deituko da) Nafarroako Gobernuaren Errepideen II. Gida Planean zein Nafarroa 2012 Planean ezarrita dago, eta bi administrazioek proiektuari emandako bultzada eta garapena 2002ko abenduaren 17an sinatutako lankidetza-akordioan jaso zen.


2007ko ekainean Soria-Tutera tartearen azterketa informatiboa behin betiko onetsi zen. Bidea AP-68 eta AP-15 bidesaridun bi errepideen arteko bidegurutzean amaitzen da, Corella udalerrian. Onespen-ebazpenean ezarri da bidesaririk gabeko sarearekin lotzea komenigarria izango litzatekeela, zehatz esanda A-68 errepidearekin.

Testuan ez da lotura hori erabaki, bi administrazioak koordinatuta definituko da, A-68 errepidearen Errioxako tartearen azterketa informatiboaren dokumentu osagarri moduan, gaur egun idazketa fasean dago eta. Gogoan izan behar da A-68 errepidearen Nafarroako tarte osoa 2008ko ekainean ireki zela.

Nafarroako Gobernuak Soria-Tutera autobiaren Nafarroako tartearen eraikitze-proiektuaren idazketa aurten hastea aurreikusi du. Bestalde, Sustapen Ministerioak 2009an autobiaren proiektuak idazten jarraituko du, Soriatik Nafarroako probintziaren mugara doana.

Protokolo orokorraren arabera, proiektuaren jarraipena egiteko batzorde teknikoa sortuko da, bi administrazioek modu parekidean eratutakoa. Batzorde horrek proiektuaren garapena bultzatu, edukia interpretatu, ezaugarri teknikoak eta planteamendua ezarri eta alternatibak baloratu, txostenen idazketan alderdi guztien irizpideak betetzen direla zaindu, kasuan kasuko administrazioei azterketak onetsi ditzaten proposatu eta protokoloaren objektu diren ikerketen garapena eta Soria-Tutera autobiaren Nafarroako tartearen eraikitze-proiektuen idazketa alderdi teknikoari dagokionez koordinatuko ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa