(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lana sustatzeko neurriak aurkeztu ditu, 25 milioi euroko inbertsioa eginda asteartea, 2009.eko apirilak 21

Krisiaren aurkako ekimen berriak beharrizanik handiena duten kolektiboei bideratuta daude, eta horien bidez 10.080 lanpostu sortu nahi dira


Lana sustatzeko neurriak

Lana sustatzeko neurrien kartela

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak lana sustatzeko neurriak aurkeztu dituzte gaur goizean, bereziki ETEei lotuta, beharrizanik handiena duten kolektiboei zuzenduta. Ekimen horietan 25 milioi inbertituko dira 10.080 lanpostu sortzeko.

Kontratazioa sustatzera 19.035.000 euro bideratuko dira, eta 8.000 lanpostu sortu nahi dira. Lan-zentro berezietarako 4.000.000 euro eta 1.390 lanpostu aurreikusi dira. Udalen lanetarako milioi bat euro bideratuko dira eta 150 lanpostu sortuko dira. Beste jarduera-ildo bat lan-orientazioko ibilbide pertsonalizatuei buruzkoa da: 500.000 euro eta 525 lanpostu izango dituzte. Amaitzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hamabost pertsona izango ditu laguntzeko, hau da, 465.000 euroko inbertsioa egingo da.

Laguntza hauek, batez ere, titulua oraintsu lortu duten gazteei eta desgaituak, gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak eta emakumeak lehenengoz kontratatzeari bideratuta daude, baita ETEek 30 urtetik beherako, 45 urtetik gorako eta sorospena agortu duten langabeak kontratatzeari ere

Langabeak kontratatzea sustatzeko neurrien bidez, titulua lortu berri dutenak aldi baterako kontratatzea erraztu nahi da (praktikaldiko kontratua), eta lan-merkatuan sartzea bultzatu nahi da (lehen lanerako kontratatzea), eta tratamendu berezia eman nahi zaie desgaituei, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren arabera gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei eta genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima izan diren pertsonei.

Era berean, ETEek langileak kontratatzea bultzatu nahi da, ahal dela modu mugagabean, edo, bestela, bederatzi hilabeteko gutxieneko iraupena duten kontratuekin. Kontratazio hori lau kolektibori bideratuta dago modu esklusiboan: emakumeak, 30 urtetik beherako gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak eta langabezia-sorospena agortu duten langabeak.

Lan babestuari laguntzeko neurriak Lan Zentro Bereziei eta Zentro Soziolaboralei bideratuta daude, jarduera ekonomikoan beste kate maila bat direlako, ziurrenik maila ahulenetakoa. Ahultasun horren erakusgarri, ez dute berezko produkturik izaten, neurri handian azpikontratazioari esker funtzionatzen dute. Atal honetan trebakuntza-prozesuetan laguntza ematea ezarri da, hitzaren esangura zabalean, iraganeko eta etorkizuneko inbertsioei aurre egiteko behar den besteko bitartekoak emanda.

Udal kontratazioei dagokienez, deialdi berria aurreikusi da, eta horren arabera, langabezia-sorospenak agortu dituzten 150 pertsona langabe inguru kontratatu daitezke.

Ibilbide pertsonalizatuen atalean bitartekorik gabeko pertsonentzako laguntzak ezarri dira, orientazio eta birlaneratze programetarako.

Amaitzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko giza baliabideak indartuko dira arreta pertsonaleko zerbitzua artatzeko eta neurri berri hauen izapidetza administratiboa egiteko.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Medidas de fomento del empleo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa