(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Batxilergoko hainbat diziplinatan saritutako ikasle onenak asteartea, 2009.eko apirilak 21

Batxilergoko apartekoak, Ortografia, Ansoleaga eta Zientzietako Olinpiadak dira 


Batxilergoko ikasle onenei sariak emateko ekitaldia

Batxilergoko ikasle onenei sariak emateko ekitaldia ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez-Nievas-ek, 2008/2009ari dagozkion Batxilergoko aparteko saria, Ansoleaga Saria, Ortografriako Iberoamerika Saria eta Biologiako, Fisikako, Kimikako eta Matematikako Sariak eman ditu gaur.

Batxilergoko Aparteko Saria

2008an, probak Navarro Villoslada BHIan egin ziren urriaren 18an. Batxilergoko Aparteko Saria jaso duten ikasleak honakoak izan dira: Beatriz Basterra Beroiz, Iruñeko Sta. María la Real Ikastetxekoa; Rodrigo Sánchez Bayona, Tuterako Colegio San Francisco Javier Ikastetxekoa; David Viñal Lozano, Iruñeko San Cernin Ikastetxekoa; eta José Luis Bueno López, Iruñeko El Redín Ikastetxekoa.

Batxilergoko Aparteko Saria Foru Erkidegoko ikasketa-espediente onena (batez besteko notaren 8,75 gutxienez) dutenen artean nota onena lortzen duen ikasleei ematen zaie. Probak bi azterketa ditu. Lehenengoan testu-iruzkin bat, ikasleek hiru izaeren artean aukeratu behar dutelarik (linguistikoa, historikoa edo filosofikoa) eta atzerriko hizkuntzan testu baten analisia egin behar dira. Bigarren ariketa ikasle bakoitzak egin duen Batxilergoko modalitateko eta ibilbideko enborreko bi ikasgairi buruzkoa da.

Batxilergoan matrikulatutako erroldaren arabera, Foru Erkidegoak lau Aparteko Sari eman ditzake, baina ikasketa-espedientean eta probetan eskatutako mailak batzuetan sari horiek hutsik gelditzea eragiten du.

Batxilergoko Aparteko Saria eman zaien ikasleek diploma egiaztagiria, 450,75 €ko eskupekoa eta Hezkuntza Departamentuaren eskutik liburu-sorta bat jaso dute. Saria ikasketa-espedientean azaltzen da eta jaso duten ikasleek unibertsitateko lehen kurtsoan matrikula doan dute, Unibertsitate publikora joanez gero. 


Batixlergoko ikasleen sariak

Batxilergoko saritutako ikasle onenak ( irudia handitu )

Florencio Ansoleaga Saria

2008an Florencio de Ansoleaga Saria jaso dutenak honakoak izan dira: Oihane Hernández Magallón, NUPen Irakasle Diplomaturagatik, eta Ángel Serrano de Rodrigo, Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko 2007/2008 espediente onena.

Florencio de Ansoleaga Saria, izen bereko Iruñeko arkitektoak (1846-1916) sortu zuen 1917an. Hiriko hainbat eraikin ezagunen egileak, bere izena daraman fundazioak Irakasle Eskola Normaleko (egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Diplomatura) ikasketa-espediente oneneko bi tituluduni, gizon eta emakume bati, eta garai hartan Iruñean zegoen institutu bakarreko, Plaza de la Cruz, ikasketa-espediente oneneneko ikasleari, bakoitzari berrehun pezeta ematea xedatu zuen. Sariaren berrehun pezetako zenbatekoa ez da aldatu 1917tik (aurten bi euro izango dira) eta ekonomikoki adierazgarria zen saria sinbolikoa bihurtu da denboraren poderioz. Beraz, saria mantendu duen Hezkuntza Departamentuak, 300 euroko balioa duen material bibliografikoaz osatzen du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa