(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Aralarko Aingerua hartu du Nafarroa Jauregian asteazkena, 2009.eko apirilak 22

Exekutiboak enplegua sortzeko duen jarrera kontuan izan dezan eskatu zaio


Prozesioa Aralarko Aingeruaz

Aralarko Aingerua Nafarroa Jauregian ( irudia handitu )

Foru Gobernuak San Migel Goiaingeruaren irudia hartu du gaur Nafarroa Jauregian, bisita honetan ohikoa den zeremoniaz. Ekitaldia Aralarko Aingeruaren irudiak Pazko-egunaren hurrengo astean instituzioetatik, ikastetxetatik, parrokietatik eta Iruñeko beste erakundeetatik egiten duen ibilbidean kokatzen da. 

San Migelen irudia goizeko 11etan iritsi da Nafarroa Jauregiko ate nagusira, Aralarko santutegiko kapilauaren, Miguel Larrambebere Zabalaren, eskuetan. Bertan Foru Exekutiboko kideak zeuden zain, Miguel Sanz Sesma presidentea buru. Era berean, ehun bat pertsona ere bertan egon dira, gehienak Nafarroako Gobernuko funtzionarioak. Harreraren ostean, prozesioa egin da ekitaldi ospetsuek berezkoa duten segizioaz, hau da, arma-erregeaz, mazolariez eta aguaziltxo zuzi-eramaileez. Segizioak solairu nobleko pasilloak eta Tronu Aretoa zeharkatu ditu, kaperara iritsi arte. Bertan, San Nikolaseko parrokoak, Santiago Cañardo Ramírezek, eukaristia ospatu du.

Aralarko Aingeruari harrera

Nafarroako Gobernuak Aralarko Aingerua hartu du ( irudia handitu )

Bere hitzaldian, Cañardo pairatzen ari garen krisi ekonomiko eta finantzarioaz mintzatu da eta Aingeruari “Gobernuak pertsonen lanerako eskubidearen aldeko borrokan duen jarrera kontuan izan dezan” eskatu dio, “familien eta gizartearen ongizatea horren menpe baitaude”. Krisiaren jatorriari dagokionez, San Nikolaseko parrokoak “ondasun materialenganako neurrigabeko gutiziak eta grinak” egoera eragin duela adierazi du, zuzentasun morala eskatuz. 

Erlikiaren gurtza tradizionala


Eukaristiaren amaieran, bertaratuek San Migelen irudia eramaten duen "lignum crucis" erlikia gurtu eta Jauregiko aterainoko prozesioan lagundu dute. Bertan azken ekitaldia egin da, bertaratuen eta Nafarroa osoaren bedeinkapena

Zeremoniako musikaz Iruñeko Katedraleko Musika Kapera eta Ganbera Orkestra arduratu dira, Aurelio Sagaseta Aríztegui maisuaren zuzendaritzapean. Gainera, Nafarroa Jauregiaren sarrera-irteeran Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbal Bandak Nafarroako himnoa jo du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa