(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sute kontrolatu gabeek zuhaiztien 50 hektarea erre dituzte aurtengo neguan osteguna, 2009.eko apirilak 23

Gobernuko suhiltzaileek 438 irteera egin dituzte prebentzio-kanpainan eta Ingurumenak kontrolatutako 539 erreketa baimendu ditu


Suhiltzaileak baso-sute bat itzaltzen

Zuhaiztien ia 50 hektarea erre dira aurtengo neguko kanpainan ( irudia handitu )

Guztira 462 hektarea, horietatik 49,6 zuhaiztienak, erre dira Nafarroan urtarrilaren 1az geroztik, gehienak larreak hobetzeko kontrolatu gabeko erreketen edo basoko lanen ondorioz. Hilabeteei begiratuz, urtarrilean ia 4 hektarea erre ziren, 202 otsailean eta 256 martxoan. Apirileko datuak ez dira adierazgarriak. 

Nafarroako Gobernuak neguko baso-kanpaina amaitutzat jo du. Kanpainak larreak, uztondoak edo sastrakak (bide-bazterrak, ezpondak, ubideak, eta abar) urtarrilak 20 eta apirilak 20 artean kontrolik eta baimenik gabe erretzearen ondorioz sortutako suteak prebenitzeko eta itzaltzeko aparteko baliabideak abian jartzea barne hartzen du, garai horretan kausa naturalak nekez gerta baitaitezke. 

Erraustutako 462,35 hektareetatik, 49,67 zuhaiztiei dagozkie (koniferak eta hostotsuak), 387,6 zuhaitzik gabekoei (larreak eta sastrakak) eta 25, nekazaritzakoei, uztondoak gehienak. Datuak behin behinekoak dira, Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuko teknikarien berrikuspenaren zain. Iragan urteko urtarrila eta apirila artean 1077,23 hektarea erre ziren Nafarroan; horietatik 169,06 zuhaiztienak, hezeagoak izan ziren aurreko lau negutan adina azalera erraustuz. 2002. urtera jo behar da datu okerragoak aurkitzeko. 

Larrialdietarako Nafarroako Agentziak epe horretan 438 irteera egin ditu landaretzaren suteengatik, horietatik 331ek esku-hartzea eskatuz (26 urtarrilean, 122 otsailean eta 290 martxoan). Oronoz-Mugairi Parkea horien %23,42en eszenatokia izan zen (kanpainan erretako zuhaiztien %85 Baztan-Bidasoan dago, suteek gehien kaltetutako eremua izanik) eta Tuterakoa %24ena. Nafarroako Gobernuko suhiltzaileak bost bider sartu ziren Frantzian edo Aragoin.

Hala eta guztiz, suhiltzaileak 107 aldiz itzuli behar izan ziren parkera, su txikia itzali aizan zelako edo, gehienetan, jakinarazi gabeko erreketa kontrolatua zelako.

Foru Poliziak 34 salaketa jarri eta argiketa bat izapidetu du


Nekazariek eta abeltzainek larreak hobetzeko eta basoko lanetarako erabili dezakete sua, aurrez Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuari baimena eskatuz eta baldintzak betez. Baina behin baimena lortuta, hurbilen dagoen parkeak erreketari onespena eman behar dio, aukeratu den eguneko meteorologia-baldintzak egokienak ez izatea gerta baitaiteke.

Neguko kanpainan, Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuan 359 baimen-eskaera jaso zituen, 2008ko 342en eta 2007ko 327en aldean. 

Bestalde, Foru Poliziako Ingurumen Brigadek iragan azaroak erreketen kontrol-kanpaina abian jarri zenetik 216 sute ikuskatu dituzte Nafarroan. Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuko araudiaren urraketagatik 34 salaketa administratibo izapidetu dituzte guztira. Gainera, argiketa bat izapidetu dute baso-sutearen balizko delituagatik. Iragan martxoaren 20an, hiru sute ia aldi berean piztu ziren Arizkuneko Inarbegi parajean, larreez gain, pagoak eta haritzak errez. Lekuko batek inguruko auzokide bat identifikatu zuen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa