(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Juan José Martinenaren "Navarra. Castillos, torres y palacios" liburua aurkeztu dute osteguna, 2009.eko apirilak 23

Bi mila ale atera dituzte, eta hogeita hamar euroren truke eskuratu daiteke


Gazteluak, dorreak eta jauregiak

Kontseilaria eta egilea "Navarra. Castillos, torres y palacios" lanarekin. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismoko kontseilariak Juan José Martinenaren “Navarra. Castillos, torres y palacios” liburua aurkeztu du gaur goizean. Liburuak Nafarroan dauden gaztelu, jauregi, dorre, esparru harresitu eta gotorleku esanguratsuenen gida-inbentarioa izan nahi du. Lanean nolabaiteko osotasuna duten eraikinak edo multzoak sartu dira eta, gazteluen kasuan, gutxieneko garrantzia duten aurriak aipatu dira.

Testuaren hasieran izaera historikoa duen sarrera egin da, irakurlea gazteluen mundura hurbiltzeko. Nafarroan ehun bat gaztelu egon ziren, eta gehienak 1512 eta 1521 urteen bitartean eraitsi zituzten, Gaztelako Koroak Nafarroa konkistatu eta beretu ondoren. Jauregiei dagokienez, 300 inguru egon ziren, Nafarroa Beherekoak alde batera utzita. Horietako 190 inguru leinu-etxeak ziren.

Sarrera horren ostean, XIX. mendeko 25 gaztelu, ehun jauregi, hogeita hamar dorre eta dorretxe, hamahiru esparru harresitu, lau eliza gotortu eta bost gotorleku deskribatzen dira. Sarrera bakoitzean albiste historikoak gehitu dira, kronologiaren arabera ordenatuta, eta monumentuaren deskripzioa. Jauregien kasuan, leinuak, bertako biztanleen gertaera eta anekdota nagusiak eta noblezia eta salbuespenak noiz egiaztatu zituzten aipatzen dira.

Testuak material grafikoarekin osatu dira. Gehienak gaur egungo koloreetako argazkiak dira, eta horietan eraikinen kontserbazio-egoera ikus daiteke. Beste kasu batzuetan antzinako argazkiak gehitu dira.

Era berean, desagertutako eraikinen hautaketa egin da: Arizkun eta Beraitzeko dorreak, Burlata eta Idotzineko jauregiak, eta Gollanoko gaztelua.

Eranskin moduan, Nafarroan XVIII. mendean zeuden jauregi guztien zerrenda argitaragabea gehitu da, eta une hartako kasuan kasuko jabeen izena adierazi da.

Liburuak 296 orrialde ditu, 2.000 ale atera dira eta 27.387 euroko kostua izan du. Liburua 30 euroren truke eskuratu daiteke. Gráficas Lizarra etxeak inprimatu du eta diseinu grafikoa Camarena EPCren ardura izan da.

Juan José Martinena Iruñan jaio zen 1949an. Historiako lizentziatua eta doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko artxibozain burua, Nafarroako Unibertsitateko Historia Departamentuko irakasle elkartua, Historiaren Errege Akademiako akademikidea, Genealogiako Amerikako Akademiako akademikidea, Sociedad de Estudios Históricos de Navarra elkartearen sortzailea, Asociación Española de Amigos de los Castillos elkarteko presidentea eta elkarte horretako Zilarrezko Domina, eta Nafarroako Unibertsitateko Zilarrezko Domina. Iruñako "Napardi" Sozietateak emandako "Gallico de Oro" saria jaso du eta zenbait lan kolektibotan parte hartu du, hala nola Gran Enciclopedia Navarra izenekoan. 

Diario de Navarra egunkariko ohiko lankidea da 1967tik, baita “Pregón”, “Príncipe de Viana”, “Hogares Navarros” eta “Huarte de San Juan” aldizkarietakoa ere. Besteak beste, liburu hauek idatzi ditu: “La Pamplona de los burgos y su evolución urbana”, “Catálogo documental de la Real Colegiata de Roncesvalles” eta “Libro de Armería del Reino de Navarra".

Era berean, hainbat liburuxkatan testuak idatzi ditu, hala nola: “Pequeña historia de nuestros Pasos de Semana Santa”, “Historia del Tren”, “Las cinco parroquias del viejo Pamplona”, “La Gamazada”, “Viernes Santo en Pamplona. Los Pasos” eta “La sede de la Cámara de Comptos”.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa