(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ermitagaña-Mendebaldea osasun-zentroak bizkarraren inguruko tailerra eman du Navarro Villoslada Institutuan osteguna, 2009.eko apirilak 23

Osasun-zentro horretako erizainek DBHko 1. mailako ikasleei jarrera-higiene ona izaten irakatsi diete


Navarro Villoslada Institutuko ikasleek aulkian behar den moduan esertzen ikasi dute. ( irudia handitu )

Ermitagaña-Mendebaldea osasun-zentroko erizainek jarrera-higienearen inguruko ariketen tailerra eman diete gaur goizean Navarro Villoslada Institutuko ikasleei, bizkarreko arazoak prebenitzeko. Ekimena aurten ezarri da Iruñako zentro honetan, gerora ebaluatu eta, egoki bada, beste hezkuntza-zentro batzuetan aplikatzeko.

Tailerra Navarro Villoslada Institutuko DBHko 1. mailako hogeita hamar bat ikasleri eman zaie. Ikastaroa Ermitagaña-Mendebaldea osasun-zentroko bi erizainek eman dute. Era berean, Cristina Ibarrola Guillén Lehen mailako Arretako zuzendaria ere bertaratu da. 

Bizkarraren inguruko tailerra gorputz-hezkuntzako 50 minutuetan egin da, eta horren bidez, neska-mutilei hurrengo hauek azaldu zaizkie, besteak beste: aulkian behar den moduan esertzen, bizkarrezurra gehiegi kargatu gabe motxila behar den moduan eramaten, pisuak altxatzen eta bizkarrak sufritu gabe zutik egoten. Horrez gain, espezialisten arabera, nerabezaroan prebentzio-jarduerak egin behar dira neska-mutilek jarrera-higiene ona ikas dezaten, etapa horretan ordu asko eserita egin behar dituztelako eta liburuen eta motxilen pisua aldean eraman behar dutelako.

Bizkarraren inguruko tailerrak duela bost urte hasi ziren Txantreako osasun-zentroan, mota horretako patologiak jasaten zituzten pazienteei bideratuta. Gaur egun tailer horiek hamabi osasun-zentrotara hedatu dira. Tailerrak modu prebentiboan ematen dira, bizkarreko eta lepoko minak saihesteko, helduaroan oso ugariak izaten dira eta.

Erizainek bizkarraren inguruko tailerra eman diete Navarro Villoslada Institutuko DBHko ikasleei. ( irudia handitu )


Jarrera-higieneari buruzko gomendioak

Medikuntza-gomendioen arabera, eserita lan egiterakoan bizkarra zuzen eta aulkiaren bizkarraren kontra osorik jarrita izan behar da, hankak paraleloan eta lurrean ezarrita (lurrera iristen ez bazara oin-aulki bat erabili behar duzu). Era berean, mahaia ukondoen mailan geratu behar da eta aulkiaren altuera egokitu behar da.

Zutik gaudenean hankak apur bat bereizita izan behar dira, eta pelbisa behean, bizkarrezurrak atseden har dezan, eta begirada aurrean, jarrera okerturik gabe. Pisu bat hartzeko makurtzean, garrantzitsua da hankak tolestea, eta ez bizkarra. Bestalde, motxila bat eramatean altuera egokian jarri behar da, bi heldulekuak sorbalda gainean jarrita. Poltsak eramaten badira, pisua bi besoetan banatu behar da. 

Erizainek bizkarraren inguruko tailerrean azaldu duten moduan, garrantzitsua da jarrera erlaxatzen bada pertsona horretaz konturatzea eta aurreko jarrera berriz hartzea. Erizainen esanetan, modu horretan, praktikatuta, jarrera zuzena berez aterako da

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa