(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak Aezkoa eta aetzak (Aezkoa y los azcoanos) liburua aurkeztu du osteguna, 2009.eko apirilak 23

Puy Ziaurritz egileak Nafarroako Mendialdeko haran honetako historia eta kultura bildu ditu


Puy Ziaurritz, Aezkoa eta aetzak lanaren aurkezpen-ekitaldian.

Puy Ziaurritz, "Aezkoa eta aetzak" lanaren aurkezpen-ekitaldian. ( irudia handitu )

Xabier Azanza Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko zuzendari-gerenteak gaur goizean Aezkoa eta aetzak (Aezkoa y los aezcoanos) liburua aurkeztu du, Puy Ziaurritz Jaso egilearekin eta lanaren edizioaz, diseinuaz eta maketazioaz arduratu den Elea enpresako ordezkariarekin batera. Liburua Nafarroako Gobernuak argitaratu du, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuaren bidez.

Aezkoa eta Aetzak liburuan Nafarroako Mendialdeko haran horretako historia eta kultura bildu dira, Foru Komunitateko beste inguru batzuei buruzko antzeko argitalpenetan egindako moduan, hala nola Basogintza Sakanan eta, oraintsu, Erronkari ibarra: izena eta izana.

Lan honetan Euskokultur (Euskal Kulturaren Fundazioa) fundazioaren funtsak eta bestelako materialak bildu dira, besteak beste, egileak berak Aezkoa haranean bildutako ahozko lekukotza ugari.
Lehenengo bi kapituluetan Inguru fisikoa eta Inguru naturala aztertzen dira. Hurrengo hiru kapituluetan haraneko herriak aipatzen dira, bertako historia azaltzen da eta inguru horretako euskararen ezaugarriak azaltzen dira, zehatz esanda, Aezkoako euskalkia. Horretarako, aurreko ikerketa-lanak erabili ditu (Nafarroako Toponimia eta Mapagintza/Toponimia de Navarra y Cartografia, Jimeno Juriorena, Benito Urtasun ikerlariaren monografia eta Aezkoako Euskararen azterketa dialektologikoa, Iñaki Caminorena). Liburuaren azken atalean haraneko ekonomia, etnografia eta kultura luze-zabal jorratzen dira.
Liburua euskara batuan idatzita dago, baina Puy Ziaurritzek bildutako "uskararen" zuzeneko lekukotzak ere transkribatu dira, baita Iñaki Caminoren tesitik eta Resurrección María de Azcueren ipuinetatik berreskuratutako atalak ere. Era berean, Aezkoako euskalkiaren hiztegiari eta alokuzioei aipamen egiten zaie.

Liburuaren aurkezpen-ekitaldia.

“Aezkoa eta aetzak" liburuaren aurkezpen-ekitaldia. ( irudia handitu )

Testuekin batera inguru horretako aberastasun natural, etnografiko eta kulturala erakusten duten argazkiak agertzen dira, eta CD batean Aezkoako toponimia ofiziala bildu da. Liburuak 184 orrialde ditu, 24 euroren truke eskuratu daiteke eta 900 ale atera dira. 

Aezkoa harana

Aezkoa harana Nafarroaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen hegoaldean, eta Zangozako Merindadea osatzen du. 9 udalerrik osatzen dute: Abaurregaina/Abaurrea Alta, Abaurrepea/Abaurrea Baja, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Orbaizeta eta Orbara.

Erdigune ekonomiko eta administratiboa Ariben dago, bertan kokatzen dira erakunde eta zerbitzu aipagarrienak, hala nola Haraneko Batzar Nagusia eta Turismo Partzuergoa. Iparraldean Nafarroa Beherea du, hegoaldean Uraulgoiti, ekialdean Zaraitzu harana, eta mendebaldean Artzibar, Orotz-Betelu, Orreaga eta Auritz. .

Aezkoa haranaren %60 basoek hartzen dute (pagadia eta hariztia batez ere) eta Irati oihanaren barruan dago. Nafarroako lau herri garaienetakoak ditu, besteak beste Abaurregaina/Abaurrea Alta, 1.040 m-rekin.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa